Plazonet

1 /

Ezaugarriak

  • Online Bankan soilik kontratatu daiteke.

  • Gordailuaren saldoaren gehieneko zenbatekoa: 100.000 €.

  • (*) Gordailua edozein unetan guztiz ezeztatu ahal izango da. LABORAL Kutxak ontzat eman ahal izango du ezereztea, eta kasu horretan urteko % 4ko kenkaria ezarriko dio itzuliko den printzipalari, ezerezte-dataren eta hitzartutako muga-egunaren arteko epearen arabera. Kenkari horrek ezingo du, inolaz ere, data horretara arte sortutako interesen % 20a gainditu.

  • (**) Interesen likidazioa: lehen egunean hasten dira sortzen eta muga-egunean ordaintzen dira.

Eskaintza esklusiboa % 2,50 UTB, 5.000 €-tik gorako saldoak dituzten bezeroentzat inbertsio-funtsetan edo lehentasunezko bezeroentzat, hau da, azken hiru hilabeteetan 600 €-tik gorako diru-sarrerak dituzten bezeroentzat, eta azken hiru hilabeteetan txartelekin egindako erosketetan 100 €-tik gorako kontsumoa dutenentzat edo azken hiru hilabeteetan jaulkitzaile desberdinek helbideratutako 3 ordainagiri dituztenentzat. Gainerako bezeroak, % 1,50 UTB. Adibidea: PLAZO NET urtebeteko 20.000€-ko gordailu bat %2,50 ITNan (% 2,50 UTB) kontratatuz gero, epemugan 500€-ko interes gordina lortuko duzu. PLAZO NET urtebeteko 20.000€-ko gordailu bat %1,50 ITNan (% 1,50 UTB), kontratatuz gero, epemugan 300€-ko interes gordina lortuko duzu.

Ohiko galderak