APIen informazioa

ZEHAZTAPEN TEKNIKOA

Bezeroen autentifikatze indarturako erregulazio-arau teknikoei eta komunikazio-estandar ireki erkide eta seguru batzuei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015/2366 Zuzentaraua (EB) osatzen duen 2017ko azaroaren 27ko Batzordearen 2018/389 Erregelamendu Delegatua betetzeko, LABORAL KUTXAk bere sistemetarako sarbidea eman behar du interfaze espezifiko baten bidez. Gune bat (https://market.apis-i.redsys.es/psd2/xs2a/nodos/laboralkutxa) gaitu da hirugarrenei sarbidea errazteko, hala nola ordainketak hasteko zerbitzuaren hornitzaileei, kontuen informazioa emateko zerbitzuaren hornitzaileei eta txarteletan oinarritutako ordainketa-tresnak jaulkitzen dituzten ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei. Gainera, konfigurazio teknikoaren prozesuan sortzen diren zalantzak argitu eta gorabeherak konpondu ahal izango dizkizute, 24 orduko arreta ematen duen telefono honetan: 91 728 23 21 edo helbide elektroniko honetan: psd2.sandbox.soporte@redsys.es

Esteka honetan aurkituko duzu intzidentziak konpontzeko protokoloa

Espainiako Bankuaren aurrean gure aplikazioen sendotasuna frogatu ondoren, horrek kontingentziako mekanismo bat sortzetik salbuetsi gaitu.

ERABILGARRITASUNAREN ESTATISTIKA