1.200.000 pertsonako taldea gara, eta sinesten dugu badela banka egiteko beste modu bat.
Eta zuk, zertan sinesten duzu?

Ikusi bideoa

Beti dago zentzua ematen digun zerbait. Egiten dugunari zentzua ematen diona. Egin egin behar delako egiten duzu, ala horretan sinesten duzulako? Hor dago aldea. Sinesten duzu jasotakoa baino mundu hobea utzi behar dela? Sinesten dugun horixe gara. Sinesten dut elkartasuna bakartasuna baino hobea dela. Sinesten dut elkarlana aurrera egiteko modurik onena dela. Partekatzeak aberastu egiten gaituela. Badute etorkizunik nire herriak, zure negozioak eta gure lanak, horietan sinesten ez badugu? Sinesten dut gure diruak gauzak aldatzeko ahalmena duela. Sinesten dut irabaziak berriro inbertitu behar direla, gure gizartea hobetzeko. Badu zentzurik inplikatzeak, horretan irmoki sinesten ez baduzu? Sinesten dut egunero dugula hori erakusteko aukera. 1.200.000 pertsonako taldea gara, eta sinesten dugu badela banka egiteko beste modu bat.
Eta zuk, zertan sinesten duzu?

Sinesten dugu irabaziak gizarte oparoagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa eraikitzera bideratzen dituzten bankuetan.

1.200.000 pertsonako mugimendua gara —LABORAL Kutxako bazkide eta bezeroak—, eta Sinesten dugu jasotakoa baino mundu hobea utzi behar dela.

Sinesten dugu bankuek eragile izan behar dutela gizarte-eraldaketan, eta mundua alda dezaketela. Gizartearen zerbitzura gaude. Eta gure konpromisoa da enpresa egiteko moduaren bidez gizartea eraldatzea.

Zer egiten dugu

Kooperatiba bat gara, bazkide-talde bat, eta Sinesten dugu gure lurraldea sustatzeko jaio ginela.

Zerk bultzatzen gaitu?