Zer egiten dugu

Sinesten dugu ez dagoela bakarkako aurrerapenik, baterakoa baizik.

Eta irabaziak ez direla ezer, baldin eta ez badugu lortzen inpaktu positiboa izan dezaten jendearengan.

Zuriñe Berriozabal

PRO/ETE aseguruak

Sinesten dugu bankuek eragile izan behar dutela gizarte-eraldaketan, eta mundua alda dezaketela. Eta gizarte oparoagoak, berdinzaleagoak eta jasangarriagoak eraikitzea dela gure helburua.

Sinesten dugu lan egiteko modu bakarra dagoela, hurbila, profesionala eta zintzoa, gure bezeroei beren helburuak eta ongizatea lortzen lagunduko diena. Eta balioak dituen eta epe luzera lehiakorra, kaudimenduna eta errentagarria den banku bat izatea dela hori egiteko modu bakarra.

Irabaziak zertan eta nola banatzen ditugun zehazten duen izateko eta egiteko modu bat.

Amaia Ruiz De Gauna

Finantza Departamentua

Vito León

Zonako zuzendaria

Zertan sinesten dugu
eta zertan dihardugu?

  • Hezkuntzan eta ezagutzan.
  • Berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen.
  • Gure komunitateetan errotuta dauden enpresa-proiektuak sustatzen eta indartzen.
  • Trantsizio energetiko-klimatikoa eta teknologiko-digitala bultzatzen.
  • Euskal kulturari eta euskarari eusten.
  • Presente gauden inguruneetan inplikatzen, gure baliabideak antzemandako beharretan erabiliz.
  • Kolektibo kalteberenetako pertsonei ahalduntzen laguntzen.
  • Kooperatiba-aberastasuna sortzen eta garatzen.

Nola banatzen ditugu
gure irabaziak:

%25

Funts horiekin, kooperatiben, enpresen, kulturaren, kirolaren, prestakuntzaren eta ikerketaren alorretako proiektuak finantzatzen ditugu, besteak beste.

%25

Bazkideen artean banatzen da, kapital moduan, enplegua eta familien eta ingurukoen oparotasuna bermatzeko.

%50

Erreserbetarako erabiltzen da, kooperatibaren eta, zeharka, zerbitzatzen dituen lurraldearen eta gizartearen kaudimena eta etorkizuna ziurtatzeko.