Zerk bultzatzen gaitu?

Sinesten dugu badela akziodunik gabeko banku bat, parte den gizarteari soilik zor zaiona.

Kooperatiba bat gara, bazkide-talde bat, eta Sinesten dugu gure lurraldea sustatzeko jaio ginela.

Pertsona-talde bat gara, eta sinesten dugu etorkizuna ez dela helmuga bat, egunez egun eraikitzen ari garen zerbait baizik. Eta gure ekintzen eta gaur hartzen ditugun erabakien mende dagoela.

Pertsona-talde bat gara, eta Sinesten dugu banku kooperatiboa izateak bestelakoak izatera eta bestela jardutera bultzatzen gaituela.

Xabier Contreras

Premium Banka

María Lesaka

Bulego-zuzendaria

  • Sinesten dugu burtsan ez kotizatzeak, lanean subiranoak izateak eta geure burua kudeatzeak aukera ematen digula gure asmoa merkatuaren presio espekulatibotik urrun mantentzeko.
  • Sinesten dugu kapitalean eta bankuaren erabakietan parte hartzeak handitu egiten duela kudeaketaren gainean dugun erantzukizuna.
  • Sinesten dugu lankidetzan eta gizartearekiko konpromisoan oinarritutako bestelako banku bat izateak esan nahi duela interes komuna jarri behar dela beti banakakoaren aurretik.
  • Sinesten dugu eredu kooperatiboak eragin biderkatzailea duela gizartearen aberastasunean. Kalitatezko enplegua sortzen duela, pertsonak ahalduntzen dituela eta aberastasunaren banaketa bidezkoagoa sustatzen duela.

Asier Juaristi

Publizitate digitala