Gaixotasun edo istripuagatik baja hartuz gero, egunero behar duzun zenbatekoa jasoko duzu.
10,25 €-TIK AURRERA/HILEAN*
Autonomo eta profesionalentzat pentsatutako aseguru bat, laneko baja kasuetan prestazio mutuak edo publikoak osatzeko. Honekin:
Zein modalitate komeni zait?
Zure egoera pertsonalaren, familia-egoeraren eta nahi duzun babes-mailaren arabera.
Gaixotasun edo istripuagatik baja hartuz gero, egunero behar duzun zenbatekoa jasoko duzu.
10,25 €-TIK AURRERA/HILEAN*
Gaixotasun larri jakin batzuengatik baja hartuz gero, egunero behar duzun zenbatekoa jasoko duzu.
4,50 €-TIK AURRERA/HILEAN*
Ospitalizazioagatik baja hartuz gero, egunero behar duzun zenbatekoa jasoko duzu, baita gaixondoko egunetan ere.
4,20 €-TIK AURRERA/HILEAN*
Aseguru horrek eguneko subsidio bat bermatzen du gaixotasun edo istripu baten ondorioz ohiko jarduera profesional bat egitea eragozten duen aldi baterako ezintasun osoa, laneko baja esaten zaiona, jasanez gero.
Autonomo bakoitzaren egoera gakoa da modalitate bata edo bestea aukeratzean. Bakoitzaren beharren eta kezken arabera aldatuko da. Zalantzarik gabe, aholkularitza pertsonalizatu bat beharrezkoa da bakoitzarentzat irtenbide egokiena aukeratzeko. Guk aholkularitza-zerbitzu hau eskaintzen dizugu, autonomo gisa daukazun egoeraren diagnostiko bat egingo dugu gure AUKERA zerbitzuarekin, eta aseguruetan espezialista direnek zuretzako aukerarik onena gomendatuko dizugu.
16 eta 65 urte bitarteko edozein langile autonomok, betiere zure lanbidea hauetako bat ez bada: aguazila, alkatea, anbulantzia gidaria, anbulantzia-zerbitzua, dantzako irakaslea, epai-idazkaria, epailea, estatuaren segurtasun kidegoak, etxeko langilea, ferietako saleroslea, fiskala, funtzionarioa, gorputz hezkuntzako irakaslea, hargina, ikaslea, kirol irakaslea, kirolaria, kiroletako irakaslea, kleroa, konpainiarako emakumea, lasterketetako gidaria, magistratua, meatzaria, mendiko monitore-gidaria, militarra, motorreko mezularia, O.N.C.E.-ko saltzailea, parapsikologoa, renfeko langilea, saltzaile ibiltaria, soroslea, suhiltzailea, txakur-trebatzaileak, urpekaritza irakaslea, zezenen pikadorea edo zirkuko langilea.
Barematutako aseguruetan ez bezala, gure Eguneko Baja aseguruek bertura ematen dute bajan zauden egun guztietan, alta medikoa eman arte, mugarik gabe, 365 edo 180 egun igaro ez badira, kontratatu duzun denboraren arabera.
Barematutako aseguruetan ez bezala, gure Eguneko Baja aseguruek bertura ematen dute bajan zauden egun guztietan, alta medikoa eman arte, mugarik gabe, 365 edo 180 egun igaro ez badira, kontratatu duzun denboraren arabera.
Bai, OPTIMOA modalitatean 90 egunera arteko ospitalizazioa dakarten nahasmendu mentalak eta psikiatrikoak estalita daude.
OPTIMOA modalitatean bai. Estaldurarik zabalena duen modalitatea da, eta istripu baten zein edozein gaixotasunen ondoriozko bajetan estalita izango dituzu:
Konpainiarekin harremanetan jarri behar da diagnostikoa jaso eta hurrengo 7 egunetan. Honako informazio hau helarazi beharko diguzu: gizarte segurantzako baja-partea edo konfiantzako medikuak emandako baja-partea, gure baja-parte propioa diagnostikatutako prozesua azalduz, gertaera-data eta medikuak adierazitako jarraitu beharreko tratamendua.
Zenbatekoak aseguratzaileak aseguratuaren altaren berri izan ondorengo zortzi egunen barruan ordainduko dira, baldin eta aseguratzaileak ezbeharraren peritazioak amaitu baditu. Iraupen luzeko prozesuetan, aseguratzaileak likidazioak egin ahal izango ditu bukaerako diru-prestazioaren kontura.
PFEZ jarduera ekonomikoengatik zuzeneko zenbatespenaren bidez ordaintzen duten AUTONOMOENTZAT eta PROFESIONAL LIBERALENTZAT gastu kengarria da haien jarduera ekonomikotik, 500 euroraino, langileari, haren ezkontideari eta ondorengoei estaldura ematen dieten aseguruetarako (salbu eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundietan).