Abantailak
Inbertsioaren % 100 finantzatzeko aukera ematen du
Ondasunaren amortizazioa bizkortu daiteke
BEZaren ordainketa geroratua, kuota bakoitzean egitean
Aktibo finko berrietan inbertitzeagatiko kuota deduzitzea
Inbertsio berrien aurrekontua eta errentagarritasuna kontrolatzea
Ezaugarriak
Epe ertain/luzerako finantzaketa
Produktu-sorta zabala finantzatzeko aukera ematen du
Motak eta gutxieneko epeak
Leasing higigarria: (gutxienez 2 urte)
Enpresa- edo lanbide-jarduera garatzeko ekipamendu-ondasun guztiak finantzatzeko (makinak, garraio-elementuak, material informatikoa, ekipo medikoak, etab.).
Leasing higiezina: (gutxienez 10 urte)
Eraikitako higiezinak, erabilitakoak edo berriak – eraikitzen edo eraikitzekoak – erostea finantzatzeko, hala nola industria-nabeak, merkataritza-lokalak, bulegoak eta abar. Etxebizitzetarako zuzendutako higiezinak kanpoan geratzen dira.
Inportazio-leasinga: (gutxienez 2 urte)
Atzerritik datozen ekipamendu-ondasunak finantzatzeko.
Eraikuntzarako leasinga: (gutxienez 2 urte)
Fabrikatuta edo eraikita ez dauden ondasun higigarriak edo higiezinak finantzatzeko.
Nork eska dezake Leasing bat
Enpresak
Autonomoak
Zer behar da eskaintza bat eskatzeko
Hurbilen dagoen bulegora joan