Banku-txekea

Inportatzailearen kontura eta atzerriko esportatzailearen alde LABORAL Kutxak egindako ordainketa-agiria.

Tresna hori eurotan edo atzerriko dibisa batzuetan jaulki daiteke, eta nazioarteko onarpen egokia dute merkatu tradizionaletan, finantza-erakunde baten babesaren ondorioz.

Abantailak

  • Segurtasuna bi aldeentzat: bankuak ordainketaren abala ematen du.

Arriskuak

  • Garraiatzean galtzea edo lapurtzea. Dokumentu fisikoak entitate hartzailetik jaulkitzailera bidaiatu behar du konpentsatzeko, hau da, garraio fisikoa behar du konpentsaziorako.

  • Dokumentuak fisikoki bidaiatu behar duenez, konpentsazioak asteak har ditzake kokapenaren arabera.

  • Faltsifikazioa eta/edo iruzurra arrisku handiagoko merkatuetan.

Zerbitzu osagarriak

  • Finantzatzeko aukera, kontuko kargua diruzaintzako beharren arabera kontuan atzeratuz.