Esportazio-aurrerakinak

Kanpoko kobrantzak eurotan edo dibisetan finantzatzea epe ertainera nahiz epe luzera, zure enpresarentzat. Kobrantza txeke, transferentzia, bidalketa edo dokumentu-kreditu bidez egin daiteke, eta finantzaketa produktua fabrikatzeko aurrerakin gisa izan daiteke (aurrefinantzaketa), edo produktua edo zerbitzua entregatu ondoren (finantzaketa-ondokoa).

Abantailak

  • Bezero atzerritarraren ordainketa jaso arte itxaronaldia murrizten du, atzerritik datozen etorkizuneko kobrantzen bidez berehalako likidezia lortuz.

  • Lehiakortasuna hobetzen du erosleei baldintza malguak eskaintzeko aukera ematen baitu.

Ezaugarriak

Finantzaketa eta esportazioa dibisa desberdinekoak badira, interesgarria izan daiteke kanbio-tasa estaldura baten bidez finkatzea. Hala ere, finantzaketa esportazioaren dibisa berean bada, ez dago kanbio-arriskurik.