Inportazioen finantzaketa

Finantzaketa epe laburrerako zein ertainerako izan daiteke, eta, kanpoko ordainketetarako, eurotan edo dibisetan.


Zerbitzu osagarri hori nazioarteko edozein ordainbideri gehi dakioke (txekea, transferentzia, sorta edo dokumentu-kreditua).


Abantailak

  • Epe moldakorrak enpresaren beharren arabera. Epemuga bakarra edo zenbait epemuga ezarri ahal izango ditu likidazio bat partzialki egiteko.

  • Goiz ordaintzeagatik deskontuak lortzeko aukera ematen du, bai salgaiak erosteagatik, bai atzerriko hornitzaileek emandako zerbitzuengatik. Horrela, lehiakortasuna handitzen da.

  • Kanpora ordaintzeko datak betetzeko aukera ematen du, epe laburrean likideziarik ez dagoenean.

Kontuan hartu beharreko alderdiak

Finantzaketa inportazioaren beste dibisa batean bada, interesgarria izan daiteke kanbio-tasa estaldura baten bidez finkatzea; hala ere, finantzaketa inportazioaren dibisa berean bada, ez dago kanbio-arriskurik.