Nazioarteko bermeak
Berme bat banku-tresna bat da, enpresak nazioarteko eragiketetan hirugarren baten aurrean hartutako konpromisoak edo betebeharrak betetzen direla modu ezeztaezinean bermatzen duena.
Berme moten artean, ekonomikoak (zergen ordainketak, etab.) edo teknikoak (enkanteak, lehiaketak, etab.) izan daitezke.
LABORAL Kutxaren nazioarteko abalek merkataritza- eta finantza-kontratuak beteko direla bermatzen dute, eta entitate sendo baten babesa izateko segurtasuna eskaintzen diete enpresei.
Abantailak
Nazioarteko Merkataritza Ganberaren nazioarteko arauen arabera araututa daude, "Bermeei buruzko arau uniformeak, bermeetarako lehen errekerimenduan (URDG758)" pean".
Ez-betetzeren bat gertatuz gero, onuradunarentzako segurtasun gehigarria.
Nazioarteko babesa: banku korrespontsalekiko harremana funtsezko merkatuetan.