Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

Confirming

Hornitzaileei ordaintzeko modalitatea, ordainketa geroratzeko aukerarekin

Onuradunaren ikuspegitik

Hornitzaileei ordaintzeko sistema erabiltzen duten bezeroen Fakturak aurreratzeko zerbitzua da.

ABANTAILAK

  • Aurrerakinak ez du kreditua eskatzeko ohiko izapiderik behar.
  • Aurrerakinaren kasuan, ez-ordainduen arriskua saihesten da.
  • Aurrerakinak eskatzen diren egun berean sartzen dira hornitzailearen bankuan.

Agindu-emailearen ikuspegitik

Hornitzaileei ordaintzeko zerbitzu globala da. Fakturak balioztatzeko prozesu arina eta ordainketa geroratuak dituzten enpresei eta erankundeei zuzenduta dago, batez ere. Hornitzaileei lehenago ordaindu ahal izateko, faktura-aurrerakinez balia daitezke enpresa edota erakunde horiek.

ABANTAILAK

  • Zure enpresaren irudia hobetzen da hornitzaileen aurrean.
  • Ordainketak kudeatzeko administrazio-kostuak nabarmen aurrezten dira.
  • Zure enpresaren diruzaintzaren kontrola eta optimizazioa.

EZAUGARRIAK

  • Zure hornitzaileek fakturen kobrantza aurreratzeko bide arina eta erraza da.
  • Gainera, honako aurrerakin modalitate hauen artean aukera dezakezu:
    - Unean unekoa: enpresak eskatzen duen unean egiten da aurrerakina.
    - Iraunkorra: fakturen ordainketa egiaztatzen diguzun unean egiten da aurrerakina.

GEHIAGO IRAKURRI Ordainketa geroratuaren prozesua

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.