Urrutiko kobrantza (online merkataritzarik gabe)
Paygold
Kobratu erraz, eroso eta segurtasunez
Zer da PAYGOLD?
Zure bezeroei modu ez-presentzialean kobratzeko aukera ematen dizun tresna da PAYGOLD. Ordainketa-eskabideak sortzen ditu, posta elektroniko edo SMS bidez bidaltzen direnak. Esteka horiek orrialde seguru batera bideratzen dute eroslea, eta bertan osatzen da ordainketa txartelarekin edo Bizumekin. Ez duzu webgunerik edo garapen informatikorik behar zure negozioarentzat. Telefonoaren, Whatsappen edo sare sozialen bidez jaso ditzakezu eskaerak, eta zerbitzu honen bidez kobratu.
Erabilerraza
1. Berariaz prestatutako administrazio-moduluan, transakzio komertzialaren datuak sartu behar dira.
2. Erosleari mezu elektroniko edo SMS bat iristen zaio, eskaintzarekin eta ordainketapasabiderako esteka batekin. Hori klikatzean aktibatzen den ST birtualean modu seguruan egin dezakezu ordainketa.
Erosleari eragiketaren emaitzaren berri ematen zaio, eta, ondo gauzatu bada, eragiketaren ordainagiria inprimatu ahal izango du.
Berehala jasoko duzu mezu elektroniko bat, adierazitako helbidean, eragiketari buruzko datuen berri emateko.
Instalazioa
Garapen informatikorik behar ez duen zerbitzua denez (web-sarbidearen bidez gestionatzen da), erabiltzeko prest izango duzu bi laneguneko epean.
Paygoldekin azkar, erraz eta seguru gestionatu ahal izango dituzu kobrantzak, ordaintzeko irtenbide oso baliagarria baita, edozein negozio-eredutarako.
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu zure ohiko bulegoan edo zure gestoreari.