Hainbat arrazoi daude Online Bankan sartu ezin izateko: erabiltzailea ez gogoratzea, sarbide-gakoa ez gogoratzea, Online Banka blokeatuta izatea, etab.
Hurrengo orrialdean, kasu bakoitzean zer egin azaltzen da. Ezin zara sartu?
Oraingo mugikorraren zenbakia gure datu-basean jasota edukitzea
Erabiltzaile-kodea eta sarbide-gakoa ezagutzea.
Sartzen zaren lehen aldian, erabiltzaile-kodea eta sarbide-gakoa adierazi beharko dituzu, baita SMS bidez bidaliko dizugun gakoa ere.
Behin online bankan sartuta, erabiltzailea eta gakoa aldatzeko aukera dago. Aldaketa horiek "Segurtasuna" atalean egin ditzakezu.
Erabiltzaile partikularra edo autonomoa izanez gero, erabiltzailea 4 eta 10 karaktere alfanumeriko artean egon daiteke, eta gakoak 4 digitu izan behar ditu.
Berreskuratu Online Bankan edo LK Pay Appean sartzeko erabiltzailea
Era berean, zure erabiltzailea berreskura dezakezu Laboral Kutxaren edozein bulegotan edo Telebankara 900 929 029 deituz, astelehenetik igandera 07:00etatik 24:00etara (jai nazionaletan izan ezik).
Berreskuratu zure sarbide-gakoa Laboral Kutxaren edozein kutxazainetan, zure txartelarekin edo bulegotan, edo, bestela, deitu Telebankara 900 929 029
Karguren bat ezagutzen ez baduzu edo iruzur bat jasan duzula uste baduzu, deitu Telebankara 900 929 029 edo joan bulego batera jarraitu beharreko urratsekin lagun diezazugun.
Bien bitartean, zure Online Bankaren operatiba muga dezakezu Online Bankatik bertatik.
Horrela, zure produktuak kontsultatzeko online banka erabiltzen jarraitu ahal izango duzu, baina ezingo duzu haiekin eragiketarik egin.