Web irisgarria
Web-orri honek irisgarria izan nahi du pertsona guztientzat, berdin du desgaitasun bat daukaten, zein adinetakoak diren edo teknologia ez oso ohikoetatik sartu diren; xedea da webgune honetako orrietatik zailtasunik gabe nabigatzea.
Horretarako, LABORAL Kutxaren webgunea garatzeko, oinarri nagusia izan da W3Ck (World Wide Webeko partzuergoak) ezarritako Web 2.0an Edukietarako Irisgarritasun Jarraibideak betetzea.
Webguneko eduki guztietara errazago eta egokiago iristeko, besteak beste, funtzionalitate hauek ezarri dira LABORAL Kutxaren webgunean:
Atariaren ikus-ezaugarriak (letra-mota, iturriaren kolorea eta hondoa eta abar) estilo-orriaren bidez definitzen dira, erabiltzailearen nahien arabera horrek testua molda dezan.
Iturrien tamainak unitate erlatiboekin definitu dira, nabigatzailearen aukeretatik iturriaren tamaina handitu edo txikitu ahal izateko.
Erabiltzaileren bat estilo-orria jasan ezin duen nabigatzaileren batekin sartuz gero, ez da arazorik sortuko; izan ere, eduki guztietara berdin irits daiteke CSSa desaktibatuta.
Orriek egitura argia daukate erabiltzaile guztientzat: eduki guztiak ikus ditzakeenarentzat, informazioa pantaila-irakurgailu baten bidez irakurtzen duenarentzat, estilo-orria desaktibatzen duten erabiltzaileentzat eta abarrentzat. Horretarako, HTML kodearen bidez definitu dira sekzioetako goiburuak, zerrendak eta webgunea osorik hobeto ulertzen laguntzen duten osagai guztiak.
Erabili diren HTML eta CSS kodeak bat datoz gramatika formalekin, edozein nabigatzaile erabilita ere edukiak behar bezala ikusiko direla bermatzeko.