Sarrera eta gastuetarako komisiorik gabeko kontua*. Ez du ez mantentze-komisiorik ez onlineko transferentzia-komisiorik, 29 urte bete arte**.
Basics GO!
Dena sinpleago egiteko
EZ du komisiorik:
Txartelak jaulkitzeko eta mantentzeko.
Estatu osoko 10.000 kutxazain baino gehiagotan***.
LABORAL Kutxaren aldetik, atzerriko kutxazainetan****.
Dibisa aldatzeagatik.
Mugikordainketa
Ordaindu saltokietan, mugikorra hurbiltze hutsarekin ****. Zure txartela aldean eraman gabe, zure mugikorrarekin bakarrik.
Lotu zure txartela nahi duzun wallet-arekin: LK Pay, Apple Pay, Google Pay edo Garmin Pay.
Bizumekin bidali eta jaso****** dirua zure kontaktuen artean mugikorretik mugikorrera doan, LK Pay aplikazioaren bidez.
Gainera, onlineko erosketak ere Bizumekin ordaindu ahal izango dituzu. Berehala eta segurtasun osoz.
Txartelaren abantaila guztiez baliatzeko, LABORAL Kutxaren bezero izan behar duzu, 18 eta 29 urte bitartekoa (biak barne), eta Bizum aktibatuta eduki behar duzu entitatearekin.
Interesa dakizuke
Deskontuak, kupoiak eta CashBackak LABORAL Kutxaren bezeroentzat bakarrik.

*ITNa: % 0 / UTBa: % 0. UTBa kalkulatzeko, urtean 0 €-ko komisioa eta urte osoan konstante eutsitako 2.000 €-ko eguneko saldoa hartu dira aintzat. Betiere zorpekorik izan ezean, likidazioa egin beharreko hiruhilekoan. **Irekiera- eta mantentze-komisiorik gabe. Gazte Kontuan zordundutako Europar Batasunaren barruko transferentziak, eurotan agindutakoak eta gehienez 50.000 €-koak, titularrak 29 urte bete arte. ***Jaulkipen- eta mantentze-komisiorik gabe. Zure probintzian dirua komisiorik gabe ateratzeko, LABORAL Kutxaren kutxazain-sarea duzu; zure probintziatik kanpo, berriz, entitate hauetako kutxazainak erabil ditzakezu: Caja Rural, Cajamar, Bankinter, Caja de Ingenieros, Cashzone, Deutsche Bank, Arquia Banca, Euro Automatic Cash eta Euronet WorldWide. ****LABORAL Kutxak ez du komisiorik kobratuko atzerriko kutxazainetan. Kutxazainaren jabeak komisio bat ezar lezake kutxazaina erabiltzeagatik (LABORAL Kutxak ez). *****Android 4.4 edo geroagoko bertsioa eta NFC teknologia duten gailuekin soilik erabil daiteke Mugikordainketa. ******Bizum erabiltzeko, mugikorraren zenbakia jasota egon beharko da entitatearen datu-basean, geroago Bizumi atxikitako banku guztiek sortu duten direktorio bakarrean sartzeko. Zure kontaktuen artean dirua bidali eta jaso ahal izateko, kontaktu horiek ere beren entitatearen Bizum aplikazioa deskargatu behar dute.