Kapital zuriketaren prebentzioak

Laboral Kutxak kapitalak zuritzeari aurrea hartzearen inguruko politika orokorra finkatu du, indarreko legedia, Nazioarteko Finantza Ekintzarako Taldeak (GAFIk) emandako gomendioak eta nazioarteko estandarrak zehatz-mehatz betetzearren.

Horretarako, Laboral Kutxak organoak, prozedurak, barne-kontrolak eta erremintak ezarri ditu, arautegietako obligazioak egoki betetzeko. Delituaren ondorioei onura ateratzeko aukera ematen duten eragiketa mota guztiei eraginkortasunez aurre egitea eta gure merkataritza-sarea halako jardueretarako ez erabiltzea dira funtsezko helburuak. Xede horrekin, honako hauek erabiltzen ditu:

  • Barne Kontrolerako Organoa eta Kapital Zuritzeari Aurrea hartzeko Unitate Operatiboa.
  • Bezeroa identifikatzeko eta ezagutzeko politikak.
  • Bezeroak onartzeko politika.
  • Profil bereziak kontrolatzeko aparteko neurriak.
  • Langileak prestatzeko programak.
  • Aplikazio informatikoen bidez eragiketa susmagarriak hautemateko sistema.
  • Eragiketa susmagarrien berri emateko barruko isilpeko sistemak.
  • Agintaritza eskudunak jakinaren gainean jartzeko prozedurak.
  • Kanpoko aditu baten eskutik kapital-zuritzeari aurrea hartzeko barne-kontroleko eta komunikazioko prozedurak eta organoak urtean behin aztertzea.

Gainera, Laboral Kutxako bazkide eta zuzendari guztiek indarreko arautegia betetzeko konpromisoa hartu dute. Horiei, ikastaroen bidez, prestakuntza egokia ematen die, aldian behin, dirua zuritzearekin zerikusia duten eragiketak ezagutu, prebenitu eta eragozteko gai izan daitezen.

Alor honetan, Kapital Zuritzeari eta Diruzko Arau-hausteei Aurrea hartzeko Batzordearen (SEPBLACen) zerbitzu exekutiboak ikuskatzen du Laboral Kutxa.

2018 urtean zehar, kanpo-aditua den PB Consultores S.L. delakoak prozeduren, barruko kontroleko eta komunikazioko organoen urteko jarraipen azterketa egin du. Balorazioaren arabera, eraginkortasun operatiboa "OSO ONA" izan omen da.