Lege oharra

Irakurri arretaz agiri hau. Lege-ohar honek www.laboralkutxa.eus URLan kokatutako webgunera (aurrerantzean «Webgunea») nola sartu, nola nabigatu eta nola erabili arautzen du.

Webgunera sartzeak, han nabigatzeak eta hartaz baliatzeak berekin dakar erabiltzaileak lege-ohar hau berariaz eta argiro onartzea. Idatzi eta sinatutako edozein kontraturen balio eta eraginkortasun bera du onespen horrek.

Eginkizun hori aintzat hartu eta bete egin behar du Webgunera sartzen, han nabigatzen edo hura erabiltzen duen orok. Ez bazaude ados baldintza horiekin, ez sartu plataformara, ez nabigatu eta ez erabili.

CAJA LABORAL POPULAR S. COOP. DE CRÉDITOk (aurrerantzean, LABORAL KUTXA) informazio orokorreko datu hauek eskaintzen dizkie Webgunearen erabiltzaileei, Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (IGMEZL) 10. artikuluaren arabera:


  • Sozietatearen izena: CAJA LABORAL POPULAR COOP. DE CRÉDITO
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakia (IFZ): F-75076935
  • Egoitza soziala: JOSE M. ARIZMENDIARRETA PASEALEKUA, ZK.G., ARRASATE.
  • Merkataritza Erregistroko inskripzioa: Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta —253. liburukia, 65. folioa, SS-31616 orria, 0. liburua—.
  • Harremanetarako helbide elektronikoa: Edozein kontsulta egiteko, jarri gurekin harremanetan kontaktatu@laboralkutxa.com helbidean.

Hona hemen Webgunea erabiltzeko baldintzak («Erabiltzeko Baldintzak»), une oro bete behar dituzunak.


Erabiltzeko Baldintzek, Lege Oharrak, Datu Pertsonalen Tratamenduak eta Cookie Politikak osatzen dituzte Webgunearen alde publikora sartzeko eta hura erabiltzeko baldintzak («Webgunearen Baldintzak»).


LABORAL KUTXAk, F75076935, José María Arizmendiarrieta pasealekua z/g, Arrasate (Gipuzkoa), arduraduna den aldetik, zure esku jartzen du webgunearen erabilerari buruzko datuen babesari buruzko informazio hau, Datuak Babesteari buruzko 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorra (aurrerantzean, DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa betez.

Zure datu pertsonalen tratamenduaren helburua webgunean nabigatzea da. Zerbitzuren bat eskuratzeko edo jarduerak garatzeko datu pertsonalak eman behar badituzu, LABORAL KUTXAk datu horiek tratatuko ditu DBEOren 6.1 artikuluan adierazitakoaren arabera:

- Posta elektronikoz eta/edo webguneko harremanetarako formularioaren bidez jasotako informazio-eskaerak kudeatzea, eskaera gauzatzeko, LABORAL KUTXArekin duzun kontratu aurreko edo kontratu bidezko harremana kudeatzetik eta garatzetik erator daitezkeenak barne.

- Kexak, erreklamazioak, zalantzak edo iradokizunak artatzea, kudeatzea eta ebaztea, LABORAL KUTXAk legez behartuta.

- Newsletterra bidali, baimena eman baduzu.

- Kontaktuen kudeaketa, LABORAL KUTXAren interes legitimoan oinarrituta. Webguneak zure eskura jartzen ditu telefono bidezko harremanetarako bideak eta berehalako mezularitzako zerbitzuak. Azken horrek kontsultei erantzuteko edo oinarrizko intzidentziak konpontzeko baino ez du balio, eta ez da bide egokia audioa dituzten edo ez dituzten zure edo hirugarrenen audio-oharrak edo irudi-grabazioak edo bideo-deiak eransteko; izan ere, halakorik izanez gero, automatikoki ezabatuko dira, ahotsa eta irudia DBEOk bereziki babestutako datu biometrikoak baitira.

- LABORAL KUTXAren Banka Elektronikora bezero gisa sar dadin erraztea, "Arlo pribatua"-n dagoena bezeroa izateagatik; horren legitimazioa aldeen arteko kontratua gauzatzea da. Gainera, bezero gisa, Bezeroen Datu Pertsonalak Babesteko Politika aplikatzen dizu. Bertan, LABORAL Kutxak egin ditzakeen zure datu pertsonalen tratamendu desberdinak eta helburu bakoitzerako erabil daitezkeen datu pertsonalak jasotzen dira, https://www.laboralkutxa.com/eu/datuen-babesa/

Nolanahi ere, LABORAL KUTXAk egiten duen jarduera bakoitzari dagokion datuen tratamenduari buruzko informazioa webean dauden formularioetan ere jasota dago. Beraz, datuak biltzean, beti informatuko zaituzte tratamenduaren arduradunari buruz, tratamenduaren helburuari eta legezko oinarriari buruz, datuen hartzaileei buruz eta informazioa gordetzeko epeari buruz, bai eta datuen babesaren arloan dituzun eskubideak erabiltzeko moduari buruz ere.

Webgunea bisitatzen duzunean, gure zerbitzariek modu estandarrean gordetzen dute IP helbideko informazioa eta sarbidea zein domeinutik lortu den, bai eta bisitaren data edota ordua.

Honako datu pertsonal hauek tratatzen ditugu: izen-abizenak, sexua, lurraldea, telefonoa eta posta elektronikoa.

Gure web-orriaren bidez zure nabigazioari buruzko informazioa biltzen dugu cookieak erabiliz. Erabiltzen ditugun cookieak, horien helburuak eta horiek nola konfiguratu edo desgaitu ditzakezun argi eta zehatz ezagutzeko, gure Cookie Politika kontsulta dezakezu, Cookie Politika | Laboral Kutxa.

Ez dago zure datuen nazioarteko transferentziarik Europako Esparru Ekonomikotik (EEE) kanpoko herrialdeetara, hirugarrenen cookieen kasuan izan ezik.

LABORAL KUTXAn zure datu pertsonalak bildu ziren helburua betetzeko, legezko betebeharrak betetzeko eta datu horien tratamenduaren ondoriozko balizko erantzukizunei erantzuteko behar den denboran baino ez ditugu gordetzen. Gure newsletterrera harpidetzeko emandako datu pertsonalak, komunikazioak eta antzekoak, gorde egingo dira komunikazio mota horiek jasotzeari utzi nahi diozula jakinarazi arte.

LABORAL KUTXAk ez dizkie zure datuak hirugarrenei lagako, legez horretara behartuta ez badago behintzat, eta, zehazki, Espainiako Administrazio Orokorreko, administrazio autonomiko eta tokikoetako, jurisdikzionaletako eta polizia-erkidegoetako organismo eta erakunde publikoei.

Emandako baimena edozein unetan ken dezakezu eta zure datuen sartze, zuzenketa, aurka egite, ezabatze, tratamenduaren muga eta eramangarritasun eskubideak erabil ditzakezu posta elektronikoz protecciondatos@laboralkutxa.com helbidera edo gutun bidez CAJA LABORAL POPULAR COOP. DE CRÉDITO, José María Arizmendiarrieta pasealekua, z/g, Arrasate 20500 (Gipuzkoa) helbidera, hartzailea Datuak Babesteko Ordezkaria dela adieraziz.

Zure nortasunari buruzko arrazoizko zalantzarik izanez gero, NANaren edo baliokidearen kopia eskatuko dugu zu identifikatzeko.

Eskubide horien ezaugarriak honako hauek dira:

Sartzeko eskubidea: Zer datu mota tratatzen ari garen eta egiten ari garen tratamenduen ezaugarriak ezagutzeko eskubidea.

Zuzentzeko eskubidea: Zure datu pertsonalak aldatzea eskatzeko eskubidea, datu horiek okerrak, ez egiazkoak edo eguneratuak ez direlako.

Aurka egiteko eskubidea: Zure datu pertsonalak helburu jakin batzuetarako ez tratatzea eskatzeko eskubidea.

Ezerezteko edo ezabatzeko eskubidea: Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskatzeko eskubidea, datuak bildu ziren helbururako tratamendua jada beharrezkoa ez denean.

Tratamendua mugatzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko, errekerimendu judizialei erantzuteko edo legezko eskakizunei erantzuteko baino ez dira gordeko.

Eramangarritasuna. Eman dizkiguzun datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubidea, formatu egituratu, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko batean jasotzeko, eta beste arduradun bati helarazteko.

Webgune honetara nola sartu, nola nabigatu eta nola erabili arautzen du lege-ohar honek, hargatik eragotzi gabe aipatutako Webgunearen titularra den LABORAL KUTXAK daukan eskubidea, haren itxura, konfigurazioa, edukia eta hura eskuratzeko eta/edo erabiltzeko baldintzak aldatzeko. Lege-ohar honen baldintzen aldaketak hura plazaratu zen modu berean argitaratu behar dira, edo erabiltzaileei zuzendutako edozein jakinarazpen-motaren bidez. Aldaketak indarrean sartu ondoren Webgunearen edukiak eskuratzeak eta erabiltzeak aldaketak onartzea dakar berekin.

Dena dela, baldintza partikular batzuen mende egon daiteke eduki jakin batzuk eskuratzeko eskubidea. Nolanahi dela ere, argiro azaldu behar dira baldintza horiek. Lege-ohar honen baldintzak ordezkatu, osatu edo, hala badagokio, aldatu egin ditzakete baldintza partikular horiek. Kontraesanik baldin badago, baldintza partikularrek dute lehentasuna.

Webgunera sartzea eta hor nabigatzea doakoa da eta ez da erregistrorik egin behar. Webgunera sartzeak eta han nabigatzeak berekin dakar lege-ohar hau osorik onartzea eta betetzea, bai eta kasu bakoitzerako Webguneak ematen dituen jarraibideak eta gomendioak ere.

Webgunea zuzen erabiltzeko beharra duzu, erailera zuzentzat harturik indarrean dagoen legeriarekin, onustearekin eta ordena publikoarekin bat datorrena. Era berean, konpromisoa hartzen duzu Webgunea iruzur egiteko helburuarekin ez erabiltzeko, baita LABORAL KUTXAren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kalte ditzaketen jokabidea ez izateko ere. Halaber, konpromisoa hartzen duzu Webgunea kaltetzea, erabilezin bihurtzea edo gainkargatzea helburu duen ekintzarik ez egiteko, ezta haren erabilera eta funtzionamendu normala nola edo hala eragozten duenik ere.

Jakinarazten dizugu LABORAL KUTXAk eskubidea duela Webgunerako duzun sarbidea mugatu, eten edo amaitzeko, horretarako beharrezkoa den edozein neurri teknikoren bidez, baldin eta Webgunearen Baldintzetan edo Webgunearen bestelako baldintza partikularretan jasotako edukiak edo betebeharrak urratzen badituzu. Orobat, LABORAL KUTXAk halako neurriak erabili ahal izango ditu baldin eta Webgunearen Baldintzetan edo Webgunearen bestelako baldintza partikularretan jasotako edukiak urratzen ari zarelako arrazoizko susmoak baditu.


Orobat, LABORAL KUTXAk eskubidea du Webgunerako sarbidea kendu, mugatu edo galarazteko, LABORAL KUTXAren esku ez dauden gertakariak edo egoerak medio Webguneak funtzionamendu egokia izateko segurtasun-maila estandarrak jaitsi edo indargabetu direla uste badu. Horretarako, LABORAL KUTXAk web-orrialdeko zerbitzuen jarraitutasunaz erabakitzeko ahalmena izango du une oro.


LABORAL KUTXA Webgunearen jabetza intelektuala eta industriala ustiatzeko eskubideen titularra da, edo, dagokionean, eskubide horien gaineko baimenak ditu, Webguneak eskaintzen dituen eduki guztiak barne hartuta, hala nola honako hauek, batzuk aipatzearren baina mugatu gabe: testuak, argazkiak edo irudiak, logoak, markak, grafismoak, diseinuak, interfazeak eta gainerako informazio edo edukiak, baita Webgunearen bidez eskura dauden zerbitzuak ere.

Webgunera sartzeak, han nabigatzeak eta hura erabiltzeak edo horren bidez eskaintzen diren produktuak edo zerbitzuak erabili, eskuratu eta/edo kontratatzeak ez du inola ere esan nahi LABORAL KUTXAk eskubide horiei uko egin dienik edo haiek eskualdatu, erabiltzeko baimena eman edo osorik edo partez laga dituenik. Webgunearen edukiak eta/edo zerbitzuak etxeko eremuan erabiltzeko eskubidea duzu soilik, eta zerbitzuaren prestazioak lege-ohar honen arabera bakarrik jaso ditzakezu.

Erregistratutako markei edo izen komertzialei edo bestelako ikur bereizgarriei buruzko erreferentziek —haien titularra LABORAL KUTXA izan edo hirugarren enpresak izan— horiek erabiltzeko debekua dakarte, ez bada LABORAL KUTXAren edo haren titular legitimoen baimenarekin. Webgunera eta/edo haren edukietara sartzeak, han nabigatzeak edo haiek erabiltzeak ez du inoiz ere emango haietan jasotako ikur bereizgarrien gaineko eskubiderik, salbu eta kontrakoa adierazten bada espresuki.

Webguneko eduki eta/edo zerbitzuen gaineko jabetza intelektualaren eta industrialaren gaineko eskubide guztiak erreserbatuta daude. Bereziki, debekatuta dago Webguneko eduki guztiak edo batzuk aldatzea, kopiatzea, erreproduzitzea, jendaurrean ezagutaraztea, eraldatzea edo banatzea, edozein bitartekoren bidez eta edozein modutan, asmo publiko komertzialekin, salbu eta LABORAL KUTXAk edo dagozkion eskubideen titularrak berariazko baimena ematen badu aldez aurretik eta idatziz.

Era berean, debekatuta dago Webguneko edukien gaineko eskubideen titularrak identifikatzen dituzten copyright edo bestelako kredituen oharrak kendu edo manipulatzea, baita babesgailu teknikoak, hatz-markak edo Webguneko edukiak babesteko edo haietaz informatzeko beste mekanismo guztiak ere.

Edozein motatako informazioa bidaltzen badiozu LABORAL KUTXAri horretarako gaitutako edozein kanalen bidez, honako hauek aitortzen, bermatzen eta onartzen dituzu: askatasun osoz egiteko eskubidea duzula, informazio horrek ez duela urratzen jabetza intelektualaren, industrialaren edo sekretu komertzialaren gaineko eskubiderik, ezta hirugarrenen beste edozein eskubide ere, eta informazio hori ez dela konfidentziala eta ez dela kaltegarria hirugarrenentzat.

Halaber, honako hau ADIERAZTEN DU LABORAL KUTXAK:

  • Webguneko informazioaren helburua informazioa ematea besterik ez da, eta ez du inolako gomendiorik ematen. Beraz, ez da inolaz ere LABORAL KUTXAren aholkularitza legala, fiskala, finantzarioa, inbertsio-arlokoa edo teknikoa, ezta ezertarako eskaintza edo bermea ere, eta ez da eragiketak egiteko gomendiotzat hartu behar. Orobat, informazio hori ez da izango norabide jakin batean erabakiak hartzeko oinarria. Ildo horretan, LABORAL KUTXAk ez du bere gain hartuko Webgunean dagoen informazioaren erabileraren gaineko erantzukizunik.
  • LABORAL KUTXAk Webgunean ematen duen informazioa ez da LABORAL KUTXAren iritzi teknikoa.
  • LABORAL KUTXAk ez du bere gain hartuko berak prestatutakoak ez diren eta beste iturriren bat duten informazioak egiazkoak, zehatzak, nahikoak, osoak edo eguneratuak direla bermatzeko erantzukizunik. Horrez gain, ez du erantzukizunik izango Webgunean adierazitako iturrietatik etor daitezkeen iritzi edo iruzkinen gainean.

LABORAL KUTXAren aurreko adierazpenak AITORTZEN ETA ONARTZEN DITUZU, eta, gainera, BERMATZEN DUZU Webgunearen erabiltzaile zaren aldetik aplikagarri zaizun araudia beteko duzula.

Baldin eta badakizu legez kanpoko edo legeen aurkako edukiren bat edo jabetza intelektualaren eta/edo industrialaren gaineko eskubideak urratzea ekar lezakeen edukiren baten dagoela, berehala jakinarazi beharko diozu LABORAL KUTXAri, kontaktatu@laboralkutxa.com helbide elektronikoaren bidez, dagozkion neurriak har ditzan.

Halaber, edozein pertsonak edo hirugarren batek uste badu LABORAL KUTXAren Webguneko edukiren batek bere jabetza intelektualaren eta/edo industrialaren gaineko eskubideak urratzen dituela, jakinarazpen bat bidali beharko du kontaktatu@laboralkutxa.com helbidera, honako informazio honekin:

  1. Erreklamatzailearen edo haren legezko ordezkariaren identifikazio-datuak eta harremanetarako bidea.
  2. Ustez urratu diren eskubideen titularra dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
  3. LABORAL KUTXAk ustez urratu dituen eskubideen zerrenda xehatua, baita Webgunean duten kokapen zehatza ere.
  4. Erreklamatzaileak egindako berariazko aitorpena, adierazten duena ustez urratutako eskubideen titularraren baimenik gabe erabili direla edukiak.

Beste web-orri batzuetarako estekak

Webgunean beste web-orri batzuetarako estekak agertzen badira botoi, esteka, banner, eduki txertatu eta abarren bidez, LABORAL KUTXAk jakinarazten du hirugarrenek zuzenean kudeatuko estekak direla. LABORAL KUTXAk ez du ahalmenik Webgunean estekak izan ditzaketen beste plataforma batzuek emandako informazio, eduki, produktu edo zerbitzu guztiak aldez aurrerik ezagutzeko eta/edo kontrolatzeko eta/edo onartzeko.

Ondorioz, LABORAL KUTXAk ezin izango du inolako erantzukizunik bere gain hartu Webgunean esteka bat izan dezakeen plataformaren edo webgunearen gainean, eta zehazki, batzuk aipatzearren baina mugatu gabe, haren funtzionamenduari, sarbideari, datuei, informazioari, artxiboei, produktu eta zerbitzuen kalitateari eta fidagarritasunari, estekei eta/edo edukiei dagokienez, oro har.

Alde horretatik, ohartzen bazara hirugarrenen web-orri horien bidez garatutako jarduerak legez kanpokoak direla edo moralaren eta/edo ordena publikoaren aurkakoak direla, berehala jakinarazi beharko diozu LABORAL KUTXAri, horietara sartzeko esteka desgaitu dezan. Nolanahi ere, Webgunetik kanpoko beste web-orri batera esteka bat jartzeak ez du esan nahi inolako harremanik, lankidetzarik edo mendekotasunik dagoenik LABORAL KUTXAren eta web-orri horren arduradunaren —komunikatzailea ez dena— artean. LABORAL KUTXAk klausula honetan aurreikusitako jakinarazpena jasotzeak ez du esan nahi, IGZLn xedatutakoaren arabera, komunikatzaileak adierazitako jarduerak eta/edo edukiak benetan ezagutzen dituenik, hori nabaria edo agerikoa ez bada. Edonola ere, LABORAL KUTXAk eskubidea du Erabiltzeko Baldintza hauetan ezarritako arauen aurkakoak diren edukiak bertan behera uzteko edo kentzeko, eta, kasu bakoitzean, gatazkan dauden ondasun juridikoak aztertuko ditu.


Webgunerako estekak jartzea


Baldintza hauek bete beharko dira beste web-orri batzuetan Webgunearekin lotzen duten estekak jartzeko:

  • Esteka Webguneko orri nagusiarekin bakarrik lotuko da.
  • Esteka ez da izango Webgunearena ez den Interneteko beste helbide batzuen bidez Webgunea bistaratzea ahalbidetzen duen frame edo marko bat, edo, bestela, Webguneko informazioa beste web-orri batzuetako informazioarekin batera erakusten duena.
  • Esteka jartzen duen web-orrian («Gune Estekatzailea») ez da egingo Webguneari edo LABORAL KUTXAri buruzko adierazpen faltsu edo okerrik.
  • LABORAL KUTXAk emandako baimenak ez du esan nahi inondik ere: (i) LABORAL KUTXAk Gune Estekatzailearen bidez ematen diren edukiak eta/edo zerbitzuak babesten, laguntzen, egiaztatzen edo ikuskatzen dituenik, ezta (ii) LABORAL KUTXA Webgune Estekatzailearen edukiaren erantzulea denik ere.
  • Gune Estekatzaileak zorrotz beteko du Legea eta ezin izango ditu honelako edukiak ostatatu: (i) legez kanpokoak, hirugarrenen eskubideak kaltetzen dituztenak, kaltegarriak, iraingarriak, bortitzak, desegokiak edo moralaren, usadioen eta ohitura onen aurkakoak (pornografikoak, arrazistak eta abar); (ii) LABORAL KUTXA Gune Estekatzailearen ideia, adierazpen edo esamolde zilegi edo ez-zilegiekin ados dagoelako edo nolanahi ere horiek babesten edo aldezten dituelako uste faltsua eragiten dutenak edo eragin dezaketenak, eta (iii) LABORAL KUTXAren jarduerari dagokionez desegokiak direnak.

Baldintza horietako bat urratuz gero, dagozkion legezko neurriak hartuko ditu LABORAL KUTXAk.


LABORAL KUTXAk eskubidea du hauek geldiarazi, aldatu, mugatu edo eteteko: Webgunera sartzea, han nabigatzea, hura erabiltzea, haren edukia ostatatzea eta/edo deskargatzea eta/edo haren zerbitzuak erabiltzea —aldez aurretik jakinarazita edo jakinarazi gabe— lege-ohar honetako xedapenak urratzen dituzten erabiltzaileei, zeinek arrazoi horregatik ez baitaukate inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik.

Lege-ohar honen iraupena bat etorriko da Webgunearen ikusgaitasun-epearekin, harik eta osorik edo partez aldatzen den arte. Aldaketa egitean, lege-ohar aldatua jarriko da indarrean.

Baldintza partikularrek diotena gorabehera, LABORAL KUTXAk noiznahi amaiarazi, bertan behera utzi edo eten dezake Webguneko edukietarako sarbidea, aldez aurretik jakinarazi gabe, eta erabiltzaileek ez dute inongo kalte-ordainik eskatzeko eskubiderik izango. Azkentzearen ondoren, indarrean jarraituko dute lege-ohar honetan adierazitako edukiak erabiltzeko debekuek.

Lege-ohar hau urratzen baduzu, LABORAL KUTXAk eskubidea du zure profila eteteko edo ezerezteko, automatikoki eta aldez aurretik jakinarazi gabe. Etete edo ezeztatze horrek ez dizu eskubiderik emango inongo kalte-ordainik jasotzeko. LABORAL KUTXAk jakinarazten du agintari polizialei eta judizialei informazio eman eta haiekin elkarlanean jardun dezakeela, baldin eta atzematen badu indarrean den legeria urratu dela edo sumatzen badu delituren bat egin dela.

Zerbitzu espezifiko bakoitzerako ezarritako baldintza orokorrek eta/edo bereziek arautzen dute LABORAL KUTXAk Webgunearen bidez eskaintzen duen edozein produktu eta/edo zerbitzuren kontratazioa.

Lege-ohar honetan ezarritakoa ez badator bat Webguneko zerbitzu espezifiko bakoitzaren baldintza partikularretan ezarritakoarekin, azken horietan ezarritakoak izango du lehentasuna.

Lege-ohar honetako xedapenen bat osorik edo partez baliogabetzat edo aplikaezinezkotzat jotzen badu auzitegi, epaitegi edo administrazioko organo eskudunen batek, baliogabetasun edo aplikaezintasunak ez die eragingo lege-oharraren gainerako xedapenei.

LABORAL KUTXAk lege-ohar honetako edozein eskubide edo xedapen ez erabiltzeak edo ez baliatzeak ez dakar berekin hari uko egitea.


Indarrean dagoen araudiak zehaztuko ditu LABORAL KUTXAren eta erabiltzaileen arteko harremanei buruzko legeak eta jurisdikzioa. Hala ere, araudi horrek aldeentzat foru jakin baten mende jartzeko aukera aurreikusten duen guztietan, Webgune honetatik eratorritako edo harekin zerikusia duen auzi orotan, auziaren unean indarrean dagoen Espainiako legeria aplikatuko da. Era berean, LABORAL KUTXAk eta erabiltzaileek Bergarako auzitegi eta epaitegietara jo behar dute, eta berariaz egiten diote uko legokiekeen beste edozein foruri.

Gure zerbitzuen erabilera dela eta erreklamazioak aurkezteko, idatzi «Identifikazioa» atalean ageri den helbide elektronikora edo fisikora.