
Egiaztatu azken 13 hilabeteetako sarreren eta gastuen arteko aldea zuzenean.
Argituk zure negozioaren finantza-bizitza osoa erakusten dizu grafikoki ordenatuta edo taula formatuan, zure diru-sarrerak eta gastuak zure Online Bankan aztertu ahal izateko.
Egiaztatu azken 13 hilabeteetako sarreren eta gastuen arteko aldea zuzenean.
Ezagutu zure gastuen bilakaera, kategoriaren arabera: energia, telefonia, ordainagiriak, txartela, maileguak…
ARGITUn, azken 13 hilabeteetako ordainagirien bilakaera ikus dezakezu konpainiaren arabera, baita konpainia bakoitzaren ordainagirien banakako grafikoa ere.
Grafiko edo taula bidez, kobrantzak hileko egunaren, asteko egunaren eta eguneko orduaren arabera ikusiko dituzu, fakturaziorik handieneko eta
txikieneko uneak zein diren jakiteko. Halaber, kobrantzak zenbatekoaren arabera ere ikusi ahal izango dituzu; hau da, zure fakturazioaren zatirik
handiena eta txikiena zein zenbateko-tartetan dauden ikusiko duzu.