Bero-boladak eragindako alerta meteorologikoa

Jarraitu LABORAL Kutxaren honako aholku hauei

  • Edan likido ugari, ura batez ere, deshidratatzeko arriskua saihesteko.Ez itxaron egarria sentitu arte.Saihestu alkoholdun, kafeinadun edo azukre gehiegidun edariak.

  • Egin otordu arinak (entsaladak, barazkiak, fruta, etab.).

  • Itxi edo jaitsi eguzkiaren eraginpean dauden leihoak eta pertsianak, eta aprobetxatu bero gutxieneko orduak etxea aireztatzeko eta freskatzeko.

  • Erabil ezazu arropa egokia, zabala, arina eta transpiragarria, eta oinetako eroso eta freskoak.

  • Saia zaitez bero handieneko orduetan kalera ez irteten.

  • Irten beharra baldin baduzu, estali burua, jantzi eguzkitako betaurrekoak eta bilatu beti itzala.

  • Aire zabalean kirola egiten baduzu, egin bero gutxieneko orduetan.

  • Ez ezazu inoiz pertsonarik edo animaliarik utzi aparkatutako ibilgailu itxi baten barruan, nahiz eta itzalean egon.

  • Eskain iezaiezu arreta berezia haurtxoei eta haur txikiei, adineko pertsonei eta beroaren eta deshidratazioaren eraginez okerrera egin dezaketen gaixotasunak dituzten pertsonei, bihotzeko gaixotasunak dituztenei, esaterako.

Interesa dakizuke