Ekaitzak eragindako alerta meteorologikoa

Jarraitu LABORAL Kutxaren honako aholku hauei

Eremu irekietan sortzen da gehienbat ekaitzek pertsonentzako duten arriskua; beraz, mendialdean baldin bazaude, hauxe gomendatzen dizugu ekaitz batek eragindako arrisku-egoera baten aurrean:

  • Muino, mendixka eta mendi-bizkarretatik jaistea.

  • Ez joatea babes bila zuhaitz bakartien azpira.

  • Hesi, burdin-hesi eta metalezko edozein gauzatatik aldentzea. Metalezko gauzarik ez ukitzea.

  • Tximisten arriskua sumatzen baduzu, jar zaitez kukubilko, oinak elkartuta, besoak belaunen gainean gurutzatuta, eta burua besoen artean sartuta.

  • Bizikletaz baldin bazoaz, utz ezazu alde batera, eta aldendu.

  • Ekaitzak arrantzan ari zarela harrapatzen bazaitu, askatu berehala kanabera.

  • Halaber, golfean ari bazara, aldendu makiletatik.

  • Igerilekuan, ibaian edo hondartzan bainatzen ari bazara, irten berehala uretatik.

  • Ez zaitez babestu eraikin ezegonkorretan, ezta bihitegi, hangar, estalpe edo kanpin-dendetan ere.

  • Gidatzen baldin bazoaz eta bat-batean ekaitzak harrapatzen bazaitu, gogora ezazu ibilgailu itxi bat babesleku ona izan daitekeela. Nolanahi ere, murriztu abiadura, kontu handiz gidatu eta ez zaitez gelditu ur-kopuru handia igaro daitekeen eremuetan.


Hiriguneetan ere badago tximista-arriskua. Beraz, kontuan izan behar da:

  • Kalean, eraikinen aterpeak deskargen arriskutik babes gaitzakeela.

  • Kontu handia izan behar dugula gure gainera adarrik, kartelik edo hormarik ez erortzeko.

  • Etxe barruan, saihestu aire-korronteak, tximistak erakar baititzakete. Horregatik gomendatzen da ekaitza baldin badago ateak eta leihoak ixtea.

  • Linternak, kandelak edo argiztapen autonomoko bestelako sistemak edukitzea komeni dela, argindarrik gabe geratzen bazara ere.

  • Deskarga elektriko handia baldin badago, etxetresna elektrikoak eta telebistaren antena deskonektatu behar direla, tentsio-igoera batek kalte ez ditzan edo ez dezaten deskarga elektrikorik eragin.

Interesa dakizuke