Aseguruen bloga
Euriak eragindako alerta meteorologikoa
Jarraitu Laboral Kutxaren honako aholku hauei
- Ez ezazu aparkatu ibilgailurik eta ez kanpatu ibilgu lehorretan, ezta ibai-ertzetan ere, ez zaitzan harrapatu ur-goraldiren edo uhaldiren batek.
- Kendu ibilgailuak putzuak sor daitezkeen zonetatik eta urak har ditzakeen garajeetatik.
- Saia zaitez kotxez ez bidaiatzen.
- Bidaiatu beharra baldin baduzu, ahal dela, erabili errepide nagusiak eta autobideak eta, errepidea ikusteko arazorik baduzu, aparkatu ibilgailua leku seguru batean.
- Kendu urak eraman litzakeen gauzak, batez ere kutsadura eragin dezaketen produktu arriskutsuak.
- Begira ezazu inguruko hustubideak ondo ote dauden.
- Saia zaitez mendirako irteerarik eta aire zabaleko txangorik ez egiten.
- Urrundu ibai, uhar, zubi eta urak har ditzakeen zonetatik, eta ez saiatu urak hartutako lekuetatik igarotzen –ez oinez, ez kotxez–, izan ere, uraren indarrak eraman egin zaitzake.Kotxea, uraren eraginez, errepidean ez aurrera ez atzera gelditzen bada, itzali argiak eta irten kotxetik.
- Halaber, urrun zaitez mendi- eta muino-magaletatik, eremu horietan ur-, harri- eta lohi-jausiak sortzeko arriskua baitago.
- Etxebizitza urak hartuko balu, irten lehenbailehen soto eta beheko solairuetatik.
- Etxebizitzatik alde egin behar izanez gero, deskonektatu argindarra, eta itxi gasa eta ura.
- Saia zaitez gune garaienetara joaten, urak har ditzakeen guneak saihesteko.
Interesa dakizuke
Ezbeharren jarraipena zelan egin Online Bankatik
Ezbehar digitalak