Haizeak eragindako alerta meteorologikoa
Jarraitu LABORALl Kutxaren honako aholku hauei
Haize bortizak
Itxi edo tinkatu ondo ateak, leihoak eta toldoak.
Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.
Urrun zaitez erlaitz, horma edo publizitate-hesietatik, eta kontuz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aurrean.
Saiatu errepidez ez bidaiatzen eta, bestela, kontu handiz ibili beti.
Urrundu hondartzatik eta haize bortitzen eraginez sor daitezkeen mareek eta olatuek kolpatzen dituzten lekuetatik.
Ez erabili itsasontzirik, eta aztertu amarren egoera.Inola ere ez ezazu uretako kirolik egin.
Galerna
Hondartzan zein kanpin batean baldin bazaude, egon adi, ebakuatzeko agindua jaso baitezakezu.
Ez zaitez bainatu urrutiko hondartzetan, behar beste ezagutzen ez dituzunetan edo zaintzako eta salbamenduko zerbitzurik ez dutenetan.
Ezta erresaka edo olatu handiak dauden hondartzetan ere.
Urrundu zaitez olatuak apurtzen diren lekuetatik (harkaitzak, kai-muturrak, kaiak).
Urpekaritza egiteko asmoa baldin bazenuen, utz ezazu plana bertan behera.
Ez erabili itsasontzirik, eta aztertu amarren egoera.Inola ere ez ezazu uretako kirolik egin.