Hotz-boladak eragindako alerta meteorologikoa

Jarraitu LABORAL Kutxaren honako aholku hauei

  • Jantzi zaitez modu aproposean, batez ere kanpora irteten zarenean. Babes itzazu eskuak eta burua batez ere, erabili oinetako egokiak, eta estali ahoa, aire oso hotza arnas ez dezazun.

  • Erregai-erreserbak optimizatzeko helburuz, ez berotu etxe osoa; hobe da gelak ixtea eta berogailuaren erabilera ezinbestekora mugatzea.

  • Kontuz berotzeko sistema osagarriekin –su-ontziak eta estufak, adibidez– etxeko ezbeharrak eragiteko duten arriskuagatik.

  • Eska ezazu errepideei eta egoera meteorologikoari buruzko aurretiazko informazioa.

  • Eguraldia benetan txarra denean, bidaia bertan behera uztea da gomendagarriena. Ahal izanez gero, erabili garraio publikoa.

  • Nolanahi ere, bidaiatzea ezinbestekoa suertatzen baldin bazaizu, aztertu pneumatikoen, balazten eta izotz-kontrakoaren egoera, eraman beti kateak, erregai-tanga beteta, eta ez ahaztu berokiak. Eta ahal izanez gero, eraman beti telefono mugikorra, batez ere bigarren mailako errepideetan gidatu behar baduzu.

  • Gidatu poliki, izotz-plakarik balego adi, batez ere laiotzean edo gune itzaltsuetan.

  • Utz ezazu aurreko ibilgailuarekiko ohikoa baino segurtasun-tarte handiagoa.

  • Ez egin tupusteko noranzko-aldaketarik. Gidatu bolantea suabe mugituz, eta erabili martxa laburrak.

  • Izoztuta dagoen zona batera sartzen zarenean, ez zapaldu galga, utzi ibilgailuari zona hori bere inertziaz zeharka dezan.

  • Izotza edo elur gogorra aurkitzen baduzu, edo zirkulazioko agenteek hala agintzen badizute, jarri kateak.

Interesa dakizuke