Sustapenak auto-aseguru berrietarako balio du, betiere 2024ko otsailaren 26tik 2024ko uztailaren 31ra bitartean kontratatzen badira (azken efektu-data: 2024ko abenduaren 31) eta kanpainaren baldintzak betetzen badituzte. Kopuru hauek itzuliko dira: 100 € auto-aseguru berriak kontratatzeagatik. Gainera, kanpainaren baldintzak betetzen dituen polizetakoren bat Multiaseguru Kontuari lotuta badago, 20 € gehiago itzuliko dira kontratatutako auto-aseguru berri bakoitzeko. Ordainketak LABORAL Kutxan edo Multiaseguru Kontuan egon behar du helbideratuta. Eskaintzako kontratazio berrien muga: 3.500 kontratazio auto-aseguruetan. Ikusi lege-oinarriak eta esklusioak hemen. Multiaseguru Kontuak aseguru-polizen primak geroratzeko aukera ematen du: hileko 12 kuota berdinetan ordain daitezke. Kuota horiei ez zaie ez interesik ez komisio gehigarririk aplikatuko; hau da, UTBa % 0koa izango da. Kontratatzeko unean edo berritzean lotu ahal izango zaizkio aseguru-polizak Multiaseguru Kontuari. Multiaseguru Kontua kreditu-txartel birtualen modalitate bat da, eta beherago zehazten diren aseguru-polizen primak ordaintzeko erabil daiteke soilik. Kreditu-txartel birtual hori eman ala ez Entitateak erabaki beharko du, bere arrisku-politikaren arabera. Caja Laboral BancaSegurosek bitartekoturiko Seguros Lagun Aro SAren eta Seguros Lagun Aro Vida SAren polizen primak geroratzeko soilik erabil daiteke Multiaseguru Kontua. Informazio gehiago jasotzeko, ikusi Multiaseguru Kontuaren fitxa osoa. Adibidea: 12 hilabetean % 0ko urteko interes-tasa nominalarekin ordaintzeko 600 €-ko poliza batean, zor den zenbateko osoa 600 €-koa izango da, eta 50 euroko hileko kuotatan ordainduko da. Hortaz, UTBa % 0koa izango da. Informazio gehiago hemen. IFK-zk. B 75060988 duen eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatuta dagoen Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako aseguruak. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro Vida, S.A. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna, indarreko legediaren arabera estaliak. Gainerako aseguratzaileak kontsultatzeko klikatu hemen