Bizitza asegurua

BIZITZA aseguruak: bizitzak izan ditzaken ezusteei aurre egiteko babes ekonomikoa, zuretzat eta zure familiarentzat.

  • Ezgaitasunek eta zenbait gaixotasunek eskatzen duten osasun-laguntza eta ospitaleko asistentzia ordaintzen laguntzeko dago.
  • Ziurtatzen dizute maite dituzunek baliabideak izango dituztela zu ez bazaude ere.
  • Kontratatzen dituzun unetik gozatu ditzakezun Zerbitzuak eskaintzen dituzte, hala nola Familiako edo Bizitzako Testamentua egiteko aukera.
  • Aholkularitza profesionala ehorzketaren inguruko izapideetarako.
  • Eta gaixotasuna edo istripua izanez gero estaldura edukitzearen lasaitasuna, eguneko 24 orduetan eta munduko edozein tokitan.

Ohiko galderak

Bizitzan badira aurreikusi ezin ditugun egoerak, esaterako, gaixotasunak, heriotza, etab. Bizitza-aseguru batek finantza-segurtasunean pentsatzeko aukera ematen digu, baita huts egiten dugunean gure familia estalita egongo dela jakiteak ematen digun lasaitasuna ere.

Normalean inork ez du gai horietan pentsatu nahi izaten, baina, batez ere, norbait zure mendekoa bada finantza-aldetik, horrelakorik suertatuz gero zer gertatuko litzatekeen pentsatzeari ez diogu uko egin behar. Denok dugu behar adinako kopuru (kapital) batekin gure mendekoak direnak bizitza-aseguru batekin babesteko erantzukizuna; eta kopuru hori zure familiaren finantza-segurtasunaren oinarria da.

Hauek dira bizitza-aseguru bat edukitzeak dakartzan abantaila nagusiak:

  • Zure diru-sarrerekin zure familiari egiten diozun ekarpena ordezten laguntzen dizu, familia bai erabat, bai neurri batean bakarrik ekarpen horren mendekoa bada ere.
  • Kitatu gabeko zorrak badituzu, zure familiak ez du gastu horiei aurre egin beharrik izango; adibidez, hipoteka, ordaintzeke duzun edozein faktura, hileta-gastuak, zergak, edo, baita, negozio bat baduzu, eduki ditzakezun zorrak ere.
  • Etorkizunean familiak izan ditzakeen beharrak ordaintzeko laguntza bat da, esaterako, zure seme-alaben ikasketak, etxebizitza berri bat erostea, erretirorako aurreztea, etab.
  • Heriotzarekin lotutako gastuetarako dirua berehala jasotzeko aukera ematen dizu.

Gehigarri gisa, bizitza-asegurua kontrata daiteke beste berme batzuekin, zuretzat eta zure familiarentzat horiek bezain egoera garrantzitsuak eta ustekabekoak estaltzeko. Esaterako, hauek:

  • Gaixotasun larriak edo baliaezintasuna, zure ekonomiarentzat traumatikoak izan daitezkeen egoerak baitira.Bitarteko ekonomikoak eskaini nahi ditugu Aseguratuaren bizi-kalitatea hobetzeko, baita tratamendu mediko-kirurgikoekin eta/edo errehabilitaziokoekin senda dadin ere.
  • Laneko baja, ospitaleratzeagatiko kalte-ordaina eta/edo osasun-gastuen itzulketa, istripu bat izan ondoren sor daitezkeen behar ekonomikoak estaltzeko: lan egiteko aldi baterako ezintasuna, ospitaleratze-epeak, proba eta tratamendu medikoak, ebakuntza kirurgikoak, errehabilitazio-saioak, etab.

Ikusten duzunez, arrazoi asko eta oso onak daude bizitza-aseguru bat kontratatzeko.

Kasu bakoitza baloratzeko norberaren baldintza pertsonalak, familiakoak eta lanekoak hartu behar dira kontuan. Familiarik izanez gero, aditu askok iradokitzen duenez, urteko soldata halako 5 -10 arteko kapitala behar da. Hortik aurrera, egokia iruditzen zaizun kapitala, zure familiak diru-sarrera handiagoak behar izatea ekar ditzaketen beste aldagai batzuen arabera, esaterako, hipoteka, seme-alaben hezkuntza, zorrak, etab. Aldagai horietako bakoitza dela-eta, kasu bakoitza desberdina da.

Nahi baduzu, paper batean kalkulatu dezakezu: kalkulatu tokatzen zaizkizun prestazio publikoak, dauzkazun zorrak etab. Baina, nahiago baduzu, guk egingo dugu zure ordez, AUKERA txostena egingo dizugu zure egoeraren diagnostiko batekin eta estaldura-aholku pertsonalizatuarekin..

Bai, ordaindu dezakezu asegurua zatika. Aseguruek urteko prima bat dute, baina erosoago ordaintzeko, zure aseguruaren prima zatika ordain dezakezu, zure beharren arabera. Orain, gainera, Multiaseguru kontuarekin 12 ordainketa erosotan eta inolako kosturik gabe..

Edozein lan-jarduera edo jarduera profesional egitea eragozten duen baliaezintasun iraunkor eta atzeraezinari deitzen zaio.

Bizitza-aseguruen kasuan, estalita geratzen da gaixotasun- edo istripu-kasuan.

Eta gure bizi-aseguruekin nahi adina estali ahal izango duzu, mugarik eta baldintzarik gabe.

Egoera fisiko atzeraezina, ohiko jarduera profesionalarekin edo lanekoarekin jarraitzeko aukerarik ematen ez duena

Berme interesgarria da, izan ere, jarraian zerrendatuko dizkizugun gaixotasunetako baten diagnostikoagatik bakarrik kontratatu duzun kapitala emango dizugu, ez duzu zertan ezgaitasunik edo heriotzarik izan. Horrek gaixotasunaren ondorioz sor daitezkeen gastuetarako baliabideak emango dizkizu.

Honako gaixotasun hauek sartzen dira:

  • Miokardioko infartua
  • Minbizia
  • Garun-hodietako istripua
  • Giltzurrunetako gutxiegitasuna
  • Arteria koronarioen kirurgia, zubi aortokoronarioa (by-pass)
  • Organo bitalak transplantatzea
  • Paralisia, paraplegia
  • Alzheimer gaixotasuna
  • Parkinson gaixotasuna
  • Koma-egoera
  • Erabateko itsutasuna
  • Erredura larriak

Zuk aukeratzen duzun pertsona izango da onuraduna eta hark jasoko du aseguratutako kapitala ezustekoa gertatuz gero.

Hipoteka dagoenean normalean bankua izaten da lehentasunezko onuraduna, baina gehiegizko estaldura kasuetan, soberakin hori aukeratutako pertsonarentzat izaten da.

Gogoratu, gainera, kontratatutako bizi-aseguruen erregistro publiko bat dagoela eta edozeinek kontsulta dezakeela bizi-aseguru baten existentzia; hala, ez da onuradunik geldituko tokatzen zaiona jaso gabe.

Interesa dakizuke

Aholkuak emango dizkizugu aseguru pertsonaletan, ezagutu AUKERA

Gaur egun, zugan gehiago pentsatzen hasteko eguna da.

Gehiago jakin
Zatikatu zure aseguruen ordainketa

Elkartu zure aseguruak eta ordaindu 12 kuotatan, gasturik gabe, %0ko UTBarekin

Gehiago jakin
IFK-zk. B 75060988 duen eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatuta dagoen Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako aseguruak. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro Vida, S.A. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna, indarreko legediaren arabera estaliak. Gainerako aseguratzaileak kontsultatzeko klikatu hemen