Moto-aseguruak

Laboral Kutxarekin bidaiatzeak ematen duen lasaitasuna

Zure moto-aseguruan hobekuntzak izango dituzu lehendik gurekin auto-asegurua baduzu edo halakorik kontratatzen baduzu.

Moto
HIRUGARRENENTZAKOA

Oinarrizko asegurua eta osoa

  • Nahitaezko automobil-asegurua
  • Nahitaezko erantzukizun zibila eta osagarria, 50.000.000 € artekoa
  • Defentsa juridikoa: Defentsa penala eta kalteen erreklamazioa
  • Isun-erreklamazioa, baita aparkamendukoak ere, eta erreklamazioa puntu-aldaketa okerragatik.
  • Ezohiko arriskuek eragindako kalteak.
Moto
ERANTZUKIZUN ZIBILA + BIDAIAKO LAGUNTZA

Gozatu zure motorraz 0 kilometrotik, erantzukizun zibileko estaldurak honako hauekin osatuz:

  • Bidaiako laguntza 0 kilometrotik, zure motor-bidaiak egiten dituzunean, ezbehar edo matxuraren bat gertatuz gero, prestazioak jasoko dituzun segurtasunarekin.
Moto
ERANTZUKIZUN ZIBIL OPTIMOA

Erantzukizun zibileko estaldura guztiak + Bidaiako laguntza, eta gainera:

  • Zure motorra lapurtzea edo suak hartzea.
Moto
ARRISKU OROTAKOA

Osatu zure segurtasuna

Erantzukizun zibil optimoko estaldura guztiak, eta gainera:

  • Norberaren kalteen estaldura, bi frankizia aukeran: 600 eta 1.200 euro, motorraren arabera.
  • Gidariarentzako istripu-asegurua

10.000 euroko kapitala heriotza edo ezintasun iraunkorra gertatuz gero.


  • Gidari babestua

Gidariaren istripu-estaldura 50.000 euroan handitzen du (gehi 10.000 € mendeko seme-alaba bakoitzeko), heriotza edo ezintasun absolutua gertatuz gero, 100.000 €-ko mugarekin.


  • Gidabaimena kentzea

Hainbat kapital aukeran: 300 eurotik 1.500 eurora hilean, eta ikastaroak egiteko estaldura, gidabaimena kendu edo puntuak galduz gero.

Aseguru hauen bitartekaria Caja Laboral Bancaseguros SLU da, banka-aseguruetako operadore lotetsia, eta Administrazio Erregistro Berezian inskribatuta dago, OV-0072 klabearekin. Arriskuaren aseguratzaileak: Seguros Lagun Aro, S.A. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna, indarreko legediaren arabera estaliak. Gainerako aseguratzaileak kontsultatzeko klikatu hemen