Sanitas + Osasuna

Ematen dizkizun abantailak

  • Zure osasunaren prebentziorako eta zaintzarako arreta pertsonalizatua.
  • Sarbidea mota guztietako lehen mailako arretarako eta espezialistetarako dei bakar batekin.
  • Ospitalizazio kasuetan gela oso bat zuretzat bakarrik edukitzearen erosotasuna.
  • Teknika berrienekin egindako terapiak eta proba diagnostikoak eskuratzeko bermea.
  • Zure mugikorretik kontsulta mediko posibleen erantzunak berehala jasotzea, lekualdatu gabe.
  • Zure bizi-kalitatea baldintza berezietan hobetzea programa eta tratamendu espezifikoekin: elikaduran, begitako osasunean, medikuntza estetikoan etab.
  • Medikuntza orokorra eta medikuntza espezialitate guztiak, salbuespenik gabe.
  • Proba diagnostikoak
  • Esku-hartze kirurgikoak ospitalizazioarekin edo gabe.
  • Bigarren iritzi medikoa nazioarteko ospea duten aditu espezializatuekin
  • Aho-hortzetako 30 zerbitzu baino gehiago eta % 21erainoko beherapena tratamenduetan
  • Larrialdizko mediku-laguntza atzerrirako bidaietan
  • Osasun laguntza Nafarroako Unibertsitate Klinikan
  • Blua osagarri digitala, zerbitzu medikoetara eta online aholkularitza programetara sartzeko
  • Homeopatia eta akupunturako tratamenduen gastuak itzultzea.
  • Laguntza medikoa, trafiko eta lan istripuetan
  • Eguneko dirusarrerak, gaixotasunagatik edo istripuagatik ospitaleratzen bada
  • Ukipen-lenteak eta kristal graduatuak erosteko laguntza ekonomikoa
  • Farmaziako gastuetarako laguntza ekonomikoa
  • Osasun laguntza Estatu Batuetako ospitale prestigiotsuetan

3 kontratazio-aukera

SANITAS
+ OSASUN OPTIMOA

Koordainketarekin

Osasun-laguntza osoko asegurua koordainketarekin.

HILEAN 35,53€-TIK AURRERA

Gehiago jakin
SANITAS
+ OSASUNA PLUS

Koordainketa txikiarekin

Osasun-laguntza osoko asegurua koordainketa murriztuarekin.

HILEAN 45,25€-TIK AURRERA

Gehiago jakin
SANITAS
+ OSASUNA

Koordainketa gabe

Osasun-laguntza osoko asegurua koordainketa gabe.

HILEAN 60,37€-TIK AURRERA

Gehiago jakin

Koordainketa erabiltzen den zerbitzu mediko bakoitzeko ordaintzen den gehigarri txiki bat da, eta aseguruaren prezioa murrizten du, zenbat eta koordainketa handiago, orduan eta prezio txikiago.

Horregatik, zerbitzu medikoak maiz erabiltzen dituzten pertsonek koordainketarik gabeko modalitatea hautatzen dute; gutxitan erabiltzen dituztenek, berriz, koordainketadun poliza aukeratzen dute.
 Zuk aukeratuko duzu, aseguruari emango diozun erabileraren arabera.

Orokorrean, indarrean jartzen den egunetik izango duzu zerbitzu guztietarako aukera, baina badaude zenbait zerbitzu kontratazio egunaren ondoren erabiliak izateko denbora jakin bat behar dutenak. Hain zuzen, honako hauek dira denbora-tarte hori behar duten zerbitzuak eta haien iraupenak:

  • Ebakuntza kirurgiko anbulatorioak - 3 hilabete
  • Teknologia handiko proba diagnostikoak - 6 hilabete
  • Psikologia - 6 hilabete
  • Erditzea edo zesarea - 8 hilabete
  • Tronpen lotura eta basektomia - 10 hilabete
  • Ospitalizazioa eta ebakuntza kirurgiko ez-anbulatorioak edo ospitalizazio-erregimenekoak - 10 hilabete
  • Metodo terapeutiko konplexuak (kardiologia inerbentzionista / hemodinamia; erradiologia interbentzionista; erradioterapia; kimioterapia eta litotrizia) - 10 hilabete

Sanitasen koadro medikoan dauden zentro eta profesionalak izango dituzu estalita, 51.000 profesional baino gehiago eta 4.200 asistentzial baino gehiago Espainian. Koadro medikoan ez dagoen zentroren edo profesionalen batera joaten bazara, arrazoia dena dela, gastuak zuk ordaindu beharko dituzu eta ez zaizu dirua itzuliko.

Sanitasen koadro medikoan dauden zentro eta profesionalek, 51.000 profesional baino gehiagok eta Espainiako 4.200 zentro asistentzialek baino gehiagok ematen dituzten zerbitzuak estalita izango dituzu. Edozein arrazoirengatik, koadro medikoaren barruan ez dagoen zentro edo profesional batera joaten bazara, sortutako gastuak zure kontura izango dira eta ez dira itzuliko.

Ez, Nafarroako Unibertsitate Klinikoa ez da zuzenean polizan sartzen, baina badaukazu gehigarri moduan sartzeko aukera. Galdetu iezaguzu eta xehetasun guztiekin jakinaraziko dizugu zein zerbitzu sartzen diren eta gehigarri horien zenbatekoa zein izango litzatekeen.

Gehigarri horrekin zuren osasun-asegurua digital bihurtuko duzu. Aukera izango duzu:

  • Koadro medikoan dauden espezialista berdinekin bideo kontsultak egiteko:
    • Alergologia
    • Digestio-aparatua
    • Kardiologia
    • Kirurgia orokorra
    • Dermatologia
    • Endokrinologia
    • Geriatria
  • Ginekologia eta Obstetrizia
  • Hematologia
  • Medikuntza orokorra
    • Barne-medikuntza
    • Nefrologia
    • Onkologia
    • Pediatria
    • Psikologia
    • Psikiatria
    • Erreumatologia
    • Minaren tratamendua
    • Urologia
    • 24 orduko larrialdiak
  • Aholkularitza-programak:
    • Nutrizioa
    • Psikologia
    • Entrenatzaile pertsonala
    • Ama eta haurrak
    • Haur osasuntsua
    • Pelbis-zorua zaintzea
  • Etxeko zerbitzuak:
    • Farmaziako produktuak etxera eramatea eta gastuen % 50eko itzultzea
    • Analitikak etxean, profesionala zure etxera joango da.

Noski baietz! Gainera, asegurua pertsona bat baino gehiagorentzat kontratatuz gero, beherapen txiki bat izango duzu Más Salud eta Mas Salud FAMILIAK modalitateetan, bigarren horrek haurrak dituzten familientzat prestatutako zerbitzuak eskaintzen ditu. Galdetu, informazio gehiago emango dizugu eta zure egoera pertsonalera eta familiarrera ondoen egokitzen den irtenbidea proposatuko dizugu.

Asegurua kontratatzeko gehieneko adina 75 urte da, baina nahi duzunera arte mantendu dezakezu, ez dago iraunkortasunerako adin-mugarik. Dena den, badaude 60 urte baino zaharragoentzako adin-mugarik gabeko irtenbideak. Galdetu eta xehetasun guztiak azalduko dizkizugu.

Bai, zure osasuna zaintzeko irtenbide merkeagoak ere baditugu, behar dituzun ospitalez kanpoko laguntzekin. Galdetu eta xehetasun guztiak azalduko dizkizugu.

* Sustapen honek 2024ko irailaren 18tik 2025eko urtarrilaren 31ra bitartean 2024ko urriaren 1etik 2025eko otsailaren 28ra bitartean egiten diren kontratazio berrientzat balio du. Sustapen honetan gama hauek sartzen dira: Osasuna +, Osasuna + Familiak eta Profesionalak. Eragiketen muga: 300 poliza. Gutxieneko primarik gabe. Kontratatutako aseguruaren ordainketa LABORAL Kutxan helbideratu beharko da. Poliza berri bakoitzeko gehienez 100 € itzuliko dira. ** 2024ko urriaren 1etik abenduaren 31ra arte eskatutako proiektuetarako balio du eskaintza honek. IFK-zk. B 75060988 duen eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatuta dagoen Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako aseguruak. Arriskuaren aseguratzailea: Sanitas, S.A. de Seguros, A-28037042 IFK zk. duena. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna, indarreko legediaren arabera estaliak. Gainerako aseguratzaileak kontsultatzeko klikatu hemen