ASPI

1 / 6
Zenbaki honek produktuaren arriskua adierazten du. Arrisku txikiena 1/6 da eta arrisku handiena 6/6.*
Inbertitutako kapital osoaren edo zati baten diru-itzultzea, erreskatea edo itzulketa aurreratua eginez gero, komisioak edo zigorrak ordaindu beharko dira.
(*) Produktuaren sailkapena, 2015eko azaroaren 4ko ECC/2316/2015 Aginduaren, finantza-produktuen gaineko informazioa emateko betebeharrei eta produktu horiek sailkatzeari buruzkoaren, arabera.

ASPI

Aurrezki Sistematikoko Banakako Plana: irtenbide erraz eta erosoa pixkanaka aurrezteko, konpromiso zorrotzik gabe eta abantaila fiskalekin.

ASPI LABORAL KUTXA Aurrezki Bizitza Aseguru bat da, bezero bakoitzaren beharretara egokitzen dena, ekarpenen malgutasun osoarekin eta lehen egunetik erabilgarritasun osoa edo partziala duena.

Gainera, asegurua 5 urte igaro ondoren eta Biziarteko Errenta gisa erreskatatzen bada, lortutako etekinak zergapetzetik salbuetsita geratuko dira.


INFORMAZIO GEHIAGO

ASPI

ASPIren ezaugarriak

1. Malgutasuna: Aurrezteko beharraren eta gaitasunaren arabera, bezeroak aurreztu nahi duen ekarpena aukeratzen du, eta edozein unetan alda dezake. Legearen arabera, gehieneko ekarpena 8.000 €-koa da urtean, eta 240.000 €-koa eragiketa osoan.

2. Errentagarritasuna: Aurrezki Saldoa ekarpenekin osatuko da ekarpen horiek egiten direnean, Heriotza estaltzeko gainordainak eta bizi-aseguruaren prima hilero deskontatuz, eta egunero kapitalizatuko da une bakoitzean indarrean dagoen interes tekniko bermatuaren tasaren arabera.

Polizaren hasieran, aurrezkiari egotziko zaion eta polizaren eraginetik hurrengo seihileko naturalaren hasierara arte aplikatuko den interes-tasa tekniko bermatua zehazten da. Seihileko naturalaren hasiera bakoitzean, aurrezkiari aldi horretan aplikatuko zaion interes-tasa tekniko bermatua zehaztuko da, eta ordura arte lortutako Aurrezki Saldoarekin batera, seihileko amaieran bermatutako interes-tasa tekniko berriarekin bermatutako Aurrezki Saldoa ere jakinaraziko da, seihileko hasieran hitzartutako primen ordainketa eta aurreikusitako ekarpen-planarekin kontratua amaitzean Balioztatutako Aurrezki Saldoa betetzen direla kontuan hartuta, eta bermatutako interes-tasa tekniko berria konstantetzat hartuta.

Gainera, hilean 150 €-tik gorako aldizkako ekarpenak edo etorkizunean ordaintzeko beste edozein moduren baliokideak egiten badira, lortutako Aurrezki Saldoa inoiz ez da izango ordura arte emandako primak baino txikiagoa.

3. Erabilgarritasuna: Erreskatea edo Intsuldaketa Osoa edo Partziala egiteko aukera hasiera-hasieratik.

Hartzaileak edozein unetan izan dezake Aurrezki Saldoa osorik edo partzialki:

  • Guztizko xedapena Aurrezki Saldoaren % 100 edukitzean datza, poliza iraungita geratuz.
  • Xedapen partziala Aurrezki Saldoaren zati bat gehienez ere % 75era arte edukitzean datza, polizak bere indarrari eutsiz, betiere erreskate partzialaren ondoren polizan dagoen Aurrezki Saldoa 1.000 €-tik beherakoa ez bada. Xedapen partzialaren zenbatekoak Aurrezki Saldoa murriztuko du.
    • Hilean 150 eurotik gorako ekarpena egiten duten polizentzat, edo horren baliokidea beste ordainketa-aldizkakotasun batean (ordainketa bakarraren eta apartekoaren moduak izan ezik), betiere adierazitako muga gainditzen badute eta indarrean jarraitzen badute,
      • Polizaren lehen urteko Guztizko Xedapenaren Zenbatekoa ordaindutako ekarpenen berdina izango da beti, eta horrek ez du esan nahi igarotako urtean sortutako interesak kobratuko direnik.
      • Lehenengo urtea igarotakoan, Guztizko Xedapenaren Zenbatekoa eratutako Saldoa izango da, eta inoiz ez ordaindutako primen zenbatekoa baino txikiagoa.
    • Hilean 150 euro baino gutxiagoko ekarpena duten polizentzat, edo horren baliokidea beste ordainketa-aldizkakotasun batean, edo ordainketa-modu bakarrarekin,
      • Polizaren lehen urteko Guztizko Xedapenaren Zenbatekoa, gehienez ere, ordaindutako primen berdina izango da, eta horrek ez du esan nahi igarotako urtean sortutako interesak kobratuko direnik.
      • Lehenengo urtea igarotakoan, Guztizko Xedapenaren zenbatekoa eratutako Saldoa izango da.

4. Heriotza: Izendatutako onuradunek heriotza-datan metatutako Aurrezki Saldoa gehi Saldoaren % 5eko kapital gehigarria izango dute, 500 € gehienez.

5. Fiskalitatea:

  • Aurrezkia biziarteko errenta gisa jasotzea erabakitzen bada 5 urte edo gehiago igaro ondoren, ordura arte sortutako etekin guztiak PFEZn zergapetzetik salbuetsita geratuko dira.
  • Prestazioa 5 urte bete baino lehen edo 5 urte igaro ondoren jasotzen bada, baina ez biziarteko errenta gisa, Kapital Higigarriaren Errendimenduagatik ordaintzen da, sortutako zerga-errendimenduagatik.

INFORMAZIO GEHIAGO


Plan Individual de Ahorro Sistemático (PIAS) LABORAL KUTXA IFK-zk. B 75060988 duen eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatuta dagoen Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako asegurua da. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro Vida, S.A. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna, indarreko legediaren arabera estaliak. Gainerako aseguratzaileak kontsultatzeko klikatu hemen