Aurrezkia 5 SIALP

1 / 6
Zenbaki honek produktuaren arriskua adierazten du. Arrisku txikiena 1/6 da eta arrisku handiena 6/6.*
Inbertitutako kapital osoaren edo zati baten diru-itzultzea, erreskatea edo itzulketa aurreratua eginez gero, komisioak edo zigorrak ordaindu beharko dira.
(*) Produktuaren sailkapena, 2015eko azaroaren 4ko ECC/2316/2015 Aginduaren, finantza-produktuen gaineko informazioa emateko betebeharrei eta produktu horiek sailkatzeari buruzkoaren, arabera.

5 AURREZKIA SIALP

Aurrezki Sistematikoko Banakako Plana: irtenbide erraz eta erosoa pixkanaka aurrezteko, konpromiso zorrotzik gabe eta abantaila fiskalekin

SIALP LABORAL KUTXA Aurrezki Bizitzako asegurua da, bezero bakoitzaren beharretara egokitzen dena, ekarpenen malgutasun osoarekin eta lehen egunetik erabilgarritasun osoarekin.

Gainera, asegurua kontratatzen denetik 5 urte edo gehiago igaro ondoren erreskatatzen bada, ez dira zergarik ordaindu beharko lortutako errendimenduengatik.


INFORMAZIO GEHIAGO

SIALP

SIALParen ezaugarriak

1. Malgutasuna: Premiaren eta aurrezteko gaitasunaren arabera, aurreztu nahi duen ekarpena aukeratzen du bezeroak, eta nahi duenean alda dezake. Gehieneko ekarpena urtean 5.000 €-koa da, legearen arabera.

2. Errentagarritasuna: Aurrezki Saldoa ekarpenekin osatuko da ekarpen horiek egiten direnean, Heriotza estaltzeko gainordainak eta bizi-aseguruaren prima hilero kenduz, eta egunero kapitalizatuko da une bakoitzean indarrean dagoen interes tekniko bermatuaren tasaren arabera.

Polizaren hasieran, aurrezkiari egotziko zaion eta polizaren eraginetik hurrengo seihileko naturalaren hasierara arte aplikatuko den interes-tasa tekniko bermatua zehazten da. Seihileko naturalaren hasiera bakoitzean, aurrezkiari aldi horretan aplikatuko zaion interes-tasa tekniko bermatua zehaztuko da, eta ordura arte lortutako Aurrezki Saldoarekin batera, seihileko amaieran bermatutako interes-tasa tekniko berriarekin bermatutako Aurrezki Saldoa ere jakinaraziko da, seihileko hasieran hitzartutako primen ordainketa eta aurreikusitako ekarpen-planarekin kontratua amaitzean Balioztatutako Aurrezki Saldoa betetzen direla kontuan hartuta, eta bermatutako interes-tasa tekniko berria konstantetzat hartuta.

Gainera, hilean 150 €-tik gorako aldizkako ekarpenak edo etorkizunean ordaintzeko beste edozein moduren baliokideak egiten badira, lasai egon zaitezke, lortutako Aurrezki Saldoa inoiz ez baita izango ordura arte emandako primak baino txikiagoa.

3. Erabilgarritasuna: Erreskate- edo Intsuldaketa-osoa hasiera-hasieratik egiteko aukera. Legez, ezin da erreskate partzialik egin.

Hartzaileak edozein unetan eskura dezake Aurrezki Saldoa osorik, hau da, Aurrezki Saldoaren % 100 izan dezake, poliza iraungita geratuz.

  • Hilean 150 eurotik gorako ekarpena egiten duten polizentzat, edo horren baliokidea beste ordainketa-aldizkakotasun batean (ordainketa bakarraren eta apartekoaren moduak izan ezik), betiere adierazitako muga gainditzen badute eta indarrean jarraitzen badute,
    • Polizaren lehen urteko Guztizko Xedapenaren Zenbatekoa ordaindutako ekarpenen berdina izango da beti, eta horrek ez du esan nahi igarotako urtean sortutako interesak kobratuko direnik.
    • Lehenengo urtea igarotakoan, Guztizko Xedapenaren zenbatekoa eratutako Saldoa izango da, eta inoiz ez ordaindutako primen zenbatekoa baino txikiagoa.
  • Hilean 150 euro baino gutxiagoko ekarpena duten polizentzat, edo horren baliokidea beste ordainketa-aldizkakotasun batean, edo ordainketa bakar gisa,
    • Polizaren lehen urteko Guztizko Xedapenaren Zenbatekoa, gehienez ere, ordaindutako primen berdina izango da, eta horrek ez du esan nahi igarotako urtean sortutako interesak kobratuko direnik.
    • Lehenengo urtea igarotakoan, Guztiko Xedapenaren Zenbatekoa eratutako Saldoa izango da.

4. Heriotza: Izendatutako onuradunek heriotza-datan metatutako Aurrezki Saldoa gehi Saldoaren % 5eko kapital gehigarria izango dute, 500 € gehienez.

5. Fiskalitatea: 5 urte edo gehiago igaro ondoren aurrezkia kapital moduan jasotzea erabakitzen bada, ez da mozkinengatik zergarik ordaindu beharrik izango. Erreskatearen unean lehen ekarpenetik 5 urte igaro ez badira, Kapital Higigarriaren Errendimenduagatik tributatuko da sortutako zerga-etekinagatik.


INFORMAZIO GEHIAGO


Epe luzeko banakako aurrezki-asegurua IFK-zk. B 75060988 duen eta Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Erregistro Administratibo Berezian OV-0072 gakoarekin inskribatuta dagoen Caja Laboral Bancaseguros SLU banku-aseguruen operadore lotetsiaren bitartekaritzako asegurua da. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun Aro Vida, S.A. Erantzukizun Zibila eta Finantza Gaitasuna, indarreko legediaren arabera estaliak. Gainerako aseguratzaileak kontsultatzeko klikatu hemen