4.000 €
Funtsa + Gordailua 50/50
Aurreztu ala inbertitu? Aukeratu dena.
Gordailuan, 15 hilekoa izango da gutxieneko epea.
Gordailuan, hilean behin egingo da interesen likidazioa
2025/04/15
Gutxieneko inbertsioa: 4.000 €; % 50 «15 hilerako epea» gordailuan sartuko da, eta % 50, inbertsio-funts batean**.
Inbertsio-funtsetan inbertitzeak kapitala galtzeko arriskua dakar**.
Kontaktatu
Ohiko galderak
Egin beharreko gutxieneko inbertsioa 4.000 €-koa da.
Inbertsioaren % 50 “15 hilabeterako epea” gordailura bideratuko da, eta gainerako % 50 zuk aukeratzen duzun eta zure inbertsio-profilera ondoen egokitzen den inbertsio-funts batera.
Edozein unetan ezereztu ahal izango duzu «15 hilerako epea» gordailua. LABORAL Kutxak ontzat eman ahal izango du ezereztea, eta kasu horretan urteko % 4ko kenkaria ezarriko dio itzuliko den printzipalari, ezerezte-dataren eta hitzartutako muga-egunaren arteko epearen arabera. Kenkari horrek ezingo du, inolaz ere, data horretara arte sortutako interesen zenbatekoa gainditu.
«15 hilerako epea» gordailua kontratatu ahal izateko, titularrak edo titularretako batek ekarpena egin beharko du inbertsio-funts batean, eta funts horrek eta «15 hilerako epea» gordailuak titulartasun bera izan beharko dute.
Eskaintza honetatik kanpo geratzen dira Horizonte gamako inbertsio-funtsetan, Banco Inversisen gordailututako funtsetan, LK Ahorro funtsean eta LK Ahorro Corto Plazo funtsean egindako ekarpenak, baita Caja Laboral Popular, Coop. de Crédito entitateak banatzen dituen beste inbertsio-funts batzuetatik etorritako ekarpenak ere.
(*) Kanpaina honetako gordailua «15 hilerako epea» gordailua da. Interesen likidazioa hilean behin egiten da eta, kontratatzeko, (**Kontratazio-baldintzak) paragrafoan jasotako baldintza bete behar da. Lehen 12 hiletan % 2,30eko interes-tasa nominala (ITNa) aplikatuko da, eta, azken 3 hiletan, % 6ko ITNa (% 3,07ko UTBa), baldin eta (***Iraunkortasun-baldintza) paragrafoan jasotako baldintza betetzen bada; bestela, % 2,30eko ITNa (% 2,32ko UTBa) ezarriko da. 100.000 €-ko 15 hilerako Gordailu baten likidazioadibidea, baldin eta bezeroak muga-egunera arte eusten badio: hilean 191,67 €-ko interes gordinak likidatuko ditu lehen 12 hiletan, eta hilean 500 €-ko interes gordinak azken 3 hiletan (% 3,07ko UTBan). (***Iraunkortasun-baldintza) paragrafoan eskatzen den iraunkortasun-baldintza betetzen ez badu, berriz, hilean 191,67 €-ko interes gordinak likidatuko ditu 15 hiletan (% 2,32ko UTBan). Edozein unetan ezereztu ahal izango duzu «15 hilerako epea» gordailua. LABORAL Kutxak ontzat eman ahal izango du ezereztea, eta kasu horretan urteko % 4ko kenkaria ezarriko dio itzuliko den printzipalari, ezerezte-dataren eta hitzartutako muga-egunaren arteko epearen arabera. Kenkari horrek ezingo du, inolaz ere, data horretara arte sortutako interesen zenbatekoa gainditu. (**) Kontratazio-baldintza. «15 hilerako epea» gordailua kontratatu ahal izateko, titularrak edo titularretako batek ekarpena egin beharko du inbertsio-funts batean, eta funts horrek eta «15 hilerako epea» gordailuak titulartasun bera izan beharko dute. Ekarpen horren zenbatekoa gordailua formalizatzekoaren parekoa izan beharko da, edo handiagoa. Eskaintza honetatik kanpo geratzen dira Horizonte gamako inbertsio-funtsetan, Banco Inversisen gordailututako funtsetan, LK Ahorro funtsean eta LK Ahorro Corto Plazo funtsean egindako ekarpenak, baita Caja Laboral Popular, Coop. de Crédito entitateak banatzen dituen beste inbertsio-funts batzuetatik etorritako ekarpenak ere. (***) Iraunkortasun-baldintza. Azken 3 hiletan % 6ko ITNa lortzeko, inbertsio-funtsean egindako ekarpenari, «15 hilerako epea» gordailua kontratatzeko eskubidea ematen duenari, 2025-11-30era arte eutsi beharko zaio gutxienez. Kontsultatu inbertsio-funts guztien informazio-liburuxkak eta inbertitzailearentzako funtsezko datuen (IFDen) agiriak www.cnmv.es eta www.laboralkutxa.com webguneetan eta LABORAL Kutxaren edozein bulegotan.