Plazonet
Ezaugarriak
Online Bankan soilik kontratatu daiteke.
(*) Gordailua edozein unetan guztiz ezeztatu ahal izango da. LABORAL Kutxak ontzat eman ahal izango du ezereztea, eta kasu horretan urteko % 4ko kenkaria ezarriko dio itzuliko den printzipalari, ezerezte-dataren eta hitzartutako muga-egunaren arteko epearen arabera. Kenkari horrek ezingo du, inolaz ere, data horretara arte sortutako interesen % 20a gainditu.
(**) Interesen likidazioa: lehen egunean hasten dira sortzen eta muga-egunean ordaintzen dira.
Eskaintza esklusiboa %1,90 UTB lehentasunezko bezeroentzat, hau da, azken hiru hilabeteetan 600 €-tik gorako diru-sarrerak dituzten bezeroentzat, eta azken hiru hilabeteetan txartelekin egindako erosketetan 100 €-tik gorako kontsumoa dutenentzat edo azken hiru hilabeteetan jaulkitzaile desberdinek helbideratutako 3 ordainagiri dituztenentzat. Gainerako bezeroak, % 1,25 UTB. Adibidea: PLAZO NET urtebeteko 20.000€-ko gordailu bat %1,90 ITNan (% 1,90 UTB) kontratatuz gero, epemugan 380€-ko interes gordina lortuko duzu. PLAZO NET urtebeteko 20.000€-ko gordailu bat %1,25 ITNan (% 1,25 UTB), kontratatuz gero, epemugan 250€-ko interes gordina lortuko duzu.
Ohiko galderak
Urtebeteko epe finkoko aurrezkia da, eta Laboral Kutxa Neten bidez soilik kontratatzen da.
Laboral Kutxa Net bidez bakarrik.
Plazonet batek izan dezakeen errentagarritasuna interes-tasaren eta une bakoitzean indarrean dauden tarifen araberakoa da.
Ezarpen berriari esleituko zaion interes-tasa berria uneko tarifaren araberakoa izango da.
Mugaegunean gordailua hasierakoaren iraupen bereko beste aldi batez berritzen da. Berritzerako interes-tasa Laboral Kutxak epemugan indarrean duena izango da eta titularrari jakinaraziko zaio, behar den denborarekin. Interesak gordailuari lotutako kontu operatiboan ordaintzen dira.
Eperako ezarpen guztiak, plazonet izan ezik, bulegoan bertan ezeztatu beharko dira. Plazonet Laboral Kutxa Net-en bidez bakarrik baliogabetu ahal izango da.