Nomina aurrezkia

1 / 6
Zenbaki honek produktuaren arriskua adierazten du. Arrisku txikiena 1/6 da eta arrisku handiena 6/6.
LABORAL Kutxa Kreditu Entitateen Gordailuak Bermatzeko Funtsera, urriaren 14ko 16/2011 Errege Lege Dekretuak aurreikusitakora, atxikita dago. Funts horrek gaur egun bermatzen duen gehieneko zenbatekoa 100.000 €-koa da gordailugile bakoitzeko.
Inbertitutako kapital osoaren edo zati baten diru-itzultzea, erreskatea edo itzulketa aurreratua eginez gero, komisioak edo zigorrak ordaindu beharko dira.

Ezaugarriak

• Zuk erabakitzen duzu nola eta zenbat aurreztu hilero (30 €-tik 1.000 €-ra)

• % 3 UTBko ordainsariarekin, lehen urteko aurrezkiengatik

• Komisiorik eta gasturik gabe

• Dirua nahi duzunean atera dezakezu*

Adibidez, zure Nomina Aurrezkian 500 € gehitzen badituzu hilean, urtebeteren buruan 6.000 € pilatuko dituzu, eta beste 79,16 € jasoko dituzu interesetan**

Hasi interesak eta aurrezteko ohitura onak sortzen!


PUBLIZITATEA

*Urtebeterako epea, epemugan tazituki urteka berrituta, berritze-unean indarrean dagoen tasaren arabera. Lehen urtean gordailua aldez aurretik ezerezteko eskaera egiten bada, % 2,15eko ITN %2,15eko UTBan likidatuko da. Adibidea: zure Nomina Aurrezkian hilean 500 € jartzen badituzu, eta sei hilabetera aldez aurretik ezerezten baduzu, 3.000 € pilatuko dituzu guztira, eta beste 15,01€ jasoko dituzu interesetan. ** Adibideko interesak kalkulatzeko, gordailuan metatutako zenbatekoari % 3ko ITN % 3ko UTBko interes-tasa aplikatu zaio, eta egungo zerga-araudiaren arabera dagokion atxikipena aplikatu zaio (% 19). Interes gordina: 97,73 euro; zure aurrezki-gordailuan ordaindu beharreko interesa: 79,16 euro urtebeteren buruan. Gordailuari lotutako ageriko kontu operatibo bat eduki behar da, gordailua formalizatu eta ezeztatu ahal izateko. Hartzekodunen interesak balorazio-daten arabera kalkulatzen dira egunero, eta gordailu horretan bertan ordainduko dira urteko aldi bakoitzaren azken egunean. Nomina Aurrezkiko gordailu baten titulartasuna izateko, ezinbestekoa da LABORAL Kutxan gutxienez 600 euroko nomina, pentsioa edo langabezia-prestazioa helbideratuta izatea, bai gordailuari lotutako kontuari alta ematen zaionean, bai indarrean dagoen bitartean. Baldintza hori betetzen ez bada, LABORAL Kutxak gordailua bere kabuz ezeztatzeko eskubidea izango du