BGAE eta Pentsio Planak

Pentsio eta Aurreikuspen Planei buruz jakin behar duzuna

Produktu honetan ekarpenak egiten dira, bai aldian behin, bai aldizka, eta horrek kapital bat eratzea ahalbidetuko dizu, erretiroaren osagarri gisa.

Bi produktuen helburua berdina bada ere, Aurreikuspen Planak EAEko produktu esklusiboak dira.

Ekarpenak fiskalki kengarriak dira.

Laboral Kutxaren edozein bulegotan edo Online Bankaren bidez.

AURREIKUSPEN-PLANAK

Erretirorako antolatutako aurrezkia da, baina aurretiaz eskuratu ahal izango dituzu aurreikuspen-planetarako egindako ekarpenei dagozkien eskubide ekonomikoen zenbateko osoa edo zati bat, hamar urtetik gorako antzinatasuna baldin badute.

Gainera, beste kontingentzia batzuetan ere ez da epe hori bete arte itxaron behar izango, esate baterako, honako kasu hauetan: langabezia, gaixotasuna, baliaezintasuna edo heriotza.

Gure planak ordainketa bakarrean jaso daitezke, kapital moduan, finantza-errenta moduan (aseguratu gabe) edo bi modu horiek konbinatzen dituen formula misto baten bidez.

PENTSIO-PLANAK

Erretirorako antolatutako aurrezkia da, baina 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, hamar urtetik gorako antzinatasuna duten ekarpenak ere eskuratu ahal izango dituzu.

Gainera, beste kontingentzia batzuetan ere ez da epe hori bete arte itxaron behar izango, esate baterako, honako kasu hauetan: langabezia, gaixotasuna, baliaezintasuna, edo heriotza.

Zergatik aurreztu zure erretirorako?

Honako hauek dira zure erretirorako aurrezteko arrazoi nagusiak:

.Jasoko duzun pentsioa, ziur aski, erretiroa hartu aurreko soldata baino txikiagoa izango da. Gaur egun, Espainian, pentsioa azken nominaren % 75-80 da, gutxi gorabehera, eta, ELGAn, % 57.

Batez ere bi arrazoirengatik gertatzen da hori:

1.- Bizi-itxaropena handitzen doa: Pentsiodun adintsuagoak ditugu eta, beraz, urte gehiagoz jasoko dituzte pentsioak.

2.- Jaiotza-tasa murriztu egiten da: Horren ondorioz, kotizatzaile gutxiago daude pentsio horiek ordaintzen laguntzeko.

.Bestalde, erretiroan gastuak ez dira neurri berean gutxitzen, gastu sozialak, aisialdikoak, zaintzakoak... gehitzen baitira.

.Kontuan izan behar dugu, halaber, bizi-itxaropena handitzean erretiro-aldia ere luzeagoa dela, eta, beraz, behar bezala planifikatu behar duzula zure bizitzako etapa hau.

Ondorioa: Bai, zure erretirorako aurreztu behar duzu. Zenbat eta lehenago hasi, eta behin eta berriz egiten baduzu, aurrezki handiagoa lortuko duzu esfortzu gutxiagorekin, eta, horrela, zure etorkizuneko bizi-maila hobea izango da.

Garrantzitsua da aurrezpena helburuen arabera antolatzea. Ez dugu modu berean aurreztuko oporretarako, epe ertainera saldo bat metatzeko edo erretirorako. Horien artean alde handia dago: EPEALDIA. Ezin ditugu aurrezteko helburu hain desberdinak irizpide berarekin kudeatu. Aurreikuspen- eta pentsio-planak epe luzerako aurrezkirako/inbertsiorako diseinatutako produktuak dira, eta erretiroaren pentsio publikoa osatuko duen kapitala metatzen joatea dute helburu.

Abantaila handiak dituzte beste produktu batzuen aldean:

  • Malgutasuna aurreztean:: Finkatu aldizkako aurrezki-plan bat (hilekoa). Edozein unetan, plan hori handitu, murriztu, eten edo berrabiarazi ahal izango duzu. Nahi dituzun aparteko ekarpen guztiak ere egin ahal izango dituzu.
  • Eskuragarritasuna: Helburu nagusia erretiroa prestatzea dela esan dugun arren, egia da, halaber, kontingentzia jakin batzuk gertatuz gero, metatutako saldoa eskura eduki ahal izango duzula (gaixotasun larria, langabezia, ezintasuna, mendekotasuna, legedian eta erregelamenduan ezarritako baldintzen arabera). Bestalde, ekarpenaren antzinatasunagatiko erabilgarritasun-irizpideak ere badaude. Kasu horietatik kanpo, ezin da saldoa erabili erretiroa hartu arte.
  • Fiskalitatea: Planari urtero emandako zenbatekoek onura fiskal handiak eskaintzen dituzte, eta horrek PFEZren aitorpenaren emaitza hobetu dezake. LABORAL Kutxan plan-sorta zabala dugu, zure egoera eta beharretara hobekien egokitzen dena hauta dezazun.

Zure plana aukeratzerakoan, honako alderdi hauek hartu behar dituzu kontuan:

  • DIBERTSIFIKAZIOA: Planean egiten duzun inbertsioa dibertsifikatu egiten da, eta horrela aktibo gehiago lortzen dira, errentagarritasuna optimizatu nahian, une bakoitzean hartu beharreko arriskuaren kudeaketa egokiarekin.
  • ALDIZKAKO AURREZKIA ETA ERREPIKARIA: zure Planean sistematikoki aurrezteak, adibidez, zure helburua lortzeko aurrezteko ahalegin txikiagoa egitera garamatza, diru-sarreren eta gastuen plangintzan laguntzen dizu eta, gainera, inbertsioaren aldakortasuna murrizten du.
Planen katalogoa

Ezagutu zure adinaren arabera gomendatzen dizkizugun BGAE edo Pentsio planak.

Gehiago jakin
Errenta-simulagailua

Egin zure erretirorako kalkuluak.

Simulatu