Pentsio planen fiskalitatea

Estatua / Nafarroa

PENTSIO PLANETARAKO EKARPENAK

Izaera

Oinarri orokorra murriztu duen zenbatekoa

Desgrabazioa-mugak

Ekarpenaren gehienezko muga:

  • ESTATUAN: Zenbateko hauetatik txikiena: 1.500 € edo laneko irabazien % 30.
  • NAFARROAN: Zenbateko hauetatik txikiena: 1.500 € edo laneko irabazien % 30.

Desgrabazio-mugak 50 urtetik gorakoentzat

  • ESTATUAN: Zenbateko hauetatik txikiena: 1.500 € edo laneko irabazien % 30.
  • NAFARROAN: Zenbateko hauetatik txikiena: 1.500 € edo laneko irabazien % 50.

Enpresa ekarpenak

Aurreko muga, 1.500 eurokoa, 8.500 eurotan gehitu ahal izango da, baldin eta igoera hori enpresaren kontribuzioetatik edo langileak enplegu plan berera egindako ekarpenetatik badator.

Ezkontidearen aldeko ekarpenak

Ezkontideak ez badu zerga-oinarriaren atal orokorrean txertatzeko errentarik lortzen, edo kopuru hau baino errenta txikiagoak lortzen baditu:

  • ESTATUAN: 8.000€
  • NAFARROAN: 8.500€

Gehienezko ekarpen osagarria:

  • ESTATUAN: 1.000€
  • NAFARROAN: 1.000€

PRESTAZIOAK

Izaera

Lan-etekinak

Erreskateei eta prestazioei aplikatu beharreko atxikipena

Lurralde bakoitzean indarrean dauden atxikipen-tauletan finkatutakoak.

Murrizketak

ESTATUAN:

  • Kapital eran jasotzea:% 100ean integratuko da.
    • Kapital gisako prestazioek ez dute murrizketarik izango, salbu eta prestazio horiek 2007/01/01 baino lehen egindako ekarpenei badagozkie eta kontingentzia gertatzen den ekitaldian edo hurrengo bietan eskatzen badira.
  • Errenta eran jasotzea: % 100ean integratuko da.

NAFARROAN:

  • Kapital eran jasotzea:Oro har, prestazioaren % 100 jasoko da.
    • Kapital gisako prestazioek ez dute murrizketarik izango, salbu eta prestazio horiek 2018/01/01 baino lehen egindako ekarpenei badagozkie eta kontingentzia gertatzen den ekitaldian edo hurrengo bietan eskatzen badira. Hori gertakizun guztiei aplikatzen zaie, ezgaitasunekoei izan ezik. Ezgaitasunagatiko prestazioei dagokienez, %50eko murrizketa aplikatuko zaie zerga-ekitaldi batean jasotako zenbatekoei, eta ez dira bereiziko 2017/12/31 baino lehen edo ondoren egindako ekarpenak. Guztiek dute murrizketarako eskubidea.
  • Errenta eran jasotze: % 100ean integratuko da
    • Oro har, prestazioak murrizteko eskubidea izanez gero, zerga-ekitaldi batean bakarrik aplikatu ahal izango dira, baldin eta pentsio-plan beretik badatoz.