BGAE 2040
Zure belaunaldiaren plana da, 2040 inguruko erretiro-data duten bezeroentzat berariaz sortutakoa..
Zure 2040 Aurreikuspen Planak zorro dibertsifikatua izango du, eta automatikoki eta progresiboki egokituko da erretiroa hartu arte geratzen zaizkizun urteetara, ahalik eta errendimendurik handiena atera diezaiozun eta hilez hil aurreztu beste kezkarik izan ez dezazun. Gainerakoa gure aditu-taldeak egingo du: inbertsioa egokituz joango da, gero eta arrisku txikiagoa izan dezan..
Irakurketa historikoen arabera, esan dezakegu arrisku handieneko aktiboa (hala nola errenta aldakorra) epe luzera errentagarriagoak izan direla aktibo seguruenak (epe laburrerako errenta finkoa, kasu) baino, lehenengoek gorabeherak (hegazkortasuna) izan arren.
Horregatik, horrelako aktiboetan egiten den inbertsioak pisu handiagoa du hasieran, arrisku handiagoa hartzen baitu aurreztutako zenbatekoa txikia denean eta balizko beheraldietatik errekuperatzeko denbora nahikoa dagoenean..
Errenta finkoari dagokionez, zorroa denbora-tarte jakin batean oinarrituta kudeatzeak aukera ematen digu hasierako inbertsioetan errentagarritasun handiak eskuratzeko, epe luzera inbertitu ahal izango baitugu. Bestalde, hegakortasuna gutxituz joango da epemuga hurbildu ahala.
Inbertsioen eskema horrekin, planaren saldoak gora egin ahala eta erretirorako denbora gutxiago geratzen den heinean, arrisku handieneko aktiboen pisua gutxituz joango da pixkanaka, arrisku txikiagoko beste batzuekin ordezkatuz.
Inbertsioen arriskua epe luzean kudeatuz, aukera gehiago izango ditugu arriskurik gabeko edo epe laburragoko inbertsioekin lortuko ez genituzkeen errentagarritasunak lortzeko. Horri esker, aurrezteko esfortzua txikiagoa izan daiteke, metatutako kapitalaren errebalorizazioa gehitu egingo baitzaio ekarpenen zenbatekoari. Hala ere, baliteke inbertsioen eboluzioa espero bezalakoa ez izatea eta galerak izatea ere..