Finantzatu zure erosketak saltokietan
- Eman zure datuak saltokiari eta minutu gutxi barru erantzungo diote zure finantzaketa-eskaerari.
- Sinatu saltokiak emandako finantzaketa-kontratua.
- Entregatu saltokiak eskatutako dokumentazioa han bertan. Eskatutako zenbatekoaren araberakoa izango da, hau da:
- NAN
- Azken nomina
- Helbideratze-kontuaren titulartasunaren egiaztagiria
- Errenta aitorpena
Urrats erraz hauek jarraituz, zure finantziazioa martxan jarriko dugu eta zure erosketa hileko kuota erosoetan ordaindu ahal izango duzu.
- Finantzaketa establezimenduan bertan, lekualdatu beharrik gabe.
- Lortu finantzazioa azkar. Minutu gutxi barru erantzungo diogu eskaerari.
- Ia ez du dokumentaziorik eskatzen. Aurkeztu beharreko dokumentazioa oinarrizkoa da edozein finantzaketa-eskaeratarako.
- Ez da beharrezkoa LABORAL Kutxaren bezero izatea. Kuoten ordainketa nahi duzun finantza-entitatearen kontuan helbideratu ahal izango duzu.
- Kuota ordaintzeko hileko eguna aukeratu ahal izango duzu. Horrela, ordainketa ordaintzeko gaitasun handiagoa duzun hileko unera egokitu ahal izango duzu.
Produktua kontratatzeko, erosketa egin behar duzun atxikitako establezimendura joan behar duzu. Establezimendua “Hartu arnasa – Hemen duzu finantziazioa” ikonoaren bidez identifikatuko da. Ikono hori web orri honen goiburuan dago ikusgai. Kontratazio-baldintzak kontsultatu ondoren, finantziazioa zuzenean eskatu ahal izango duzu dendan bertan.