14-17 urteko adin-txikikoentzako ordainketa zerbitzuak
Finantza pertsonalak ezagutzen eta autonomia irabazten lagunduko dieten zerbitzuak. Zure Online Bankatik dena gainbegiratzen jarraitzen duzun lasaitasunarekin.
GO! TXARTELA
Kutxazainetan dirua ateratzean eta dibisa aldaketetan baldintza bereziak dituen DOAKO* txartela. Txartelaren muga aukeratu ahal izango duzu. Gainera, edozein unetan blokeatu ahalko duzu.
Gazteak mugikorrarekin ordaintzea nahi badu, edozein zerbitzurekin lot dezake txartela (LK Pay, Apple Pay, Google Pay, etab.).
Bizum LK Pay aplikazioan aktibatzen baduzue, berehala paga edo behar duen aparteko dirua bialdu ahalko diozu. Gainera, berak Bizumak bidali ahal izango ditu eguneko 100€ko mugarekin (500€/hil), eta kopuru horrerararte online dendetan ere ordaindu ahalko du.
Horretarako, LK Pay aplikazioa deskargatu beharko du.
LK Pay, Bizumarekin bidalketak egiteko eta bere mugikorrarekin ordainketak egiteko erabili ahalko du. IOS mugikorretan, txartela Apple Payera lotu beharko du mugikorrarekin ordaintzeko.