Online kontu pertsonalizagarri berria, komisiorik gabe
KONTU OPERATIBOAK DOAN
Kontu korronteak eta ageriko kontuak mantentze-komisiorik gabe.
Kooperatibista titular gisa agertzen den kontu arrunt eta ageriko kontu guztietan ez da mantentze-komisioa kobratuko.
Salbuespena aplikatzen da kontuan zorpeko egoerarik gertatu ez bada.
TRANSFERENTZIAK DOHAINIK
Estatu barruko eta atzerrirako transferentziak, komisiorik gabe.
Karguko kontuan kooperatibista titular gisa agertzen bada estatuko eta atzerriko transferentziek ez dute komisiorik izango.
Edozein kanalen bidez egindako transferentziak sartzen dira: Bulegoa, On line Banka, Banka Mugikorra eta Kutxazainak.
Ez dira sartzen
- Merkataritzarako transferentziak eta eskudirutan egindakoak.
- Swift-en* gastua atzerrirako transferentzietan.
- Atzerriko transferentzia baten onuradunari zure bankuak ezar diezaiokeen gastua edo komisioa.
DEBITUZKO TXARTELA DOHAINIK
Debituzko txartela urteko kuota gabe
Kooperatibista titular gisa agertzen den zordunketa-txartelen kasuan eta onuradunentzat egiten diren txartelek ez dute urteko kuotarik izango.
KREDITUZKO TXARTELA BONIFIKATUTA
% 50eko hobaria kreditu-txartelen urteko kuotan.
Kooperatibista titular gisa agertzen den kreditu-txartel guztietan eta onuradunentzat egiten diren txarteletan,% 50eko hobaria aplikatuko da urteko kuotan.
- Kreditu Klasikoko eta Urrezko txartelak (hilabetekoak) eta Aktiba (astekoa) sartzen dira.
- Ez dira sartzen enpresa-txartelak eta afinities txartelak (Visa Ikastola, Visa Medicus Mundi eta Visa Caritas).
Kreditu Klasikoko eta Urrezko txartelen hileko ordainagiria hurrengo hilaren 5ean kargatuko da kontuan, eta ez hilaren 1ean, gainerako bezeroek ez bezala.
TELEPEAJE VIA-T BONIFIKATUA
% 50eko hobaria gailu elektronikoaren urteko kuotan.
% 50eko hobaria aplikatzen da kooperatibista titular gisa agertzen den gailu elektronikoaren urteko kuotan.
DIBISEN SALMENTA DOAN
Komisio gabe dibisen salerosketan.
Atzerri-monetaren salerosketa-eragiketetan, baldin eta kargu- edo abonu-kontuan kooperatibista titular gisa agertzen bada, ez da salerosketa-komisioa aplikatuko.
- Ez dira sartzen eskudirutan egindako salerosketa-eragiketak.
BALDINTZA ESKLUSIBOAK
Honako hauen formalizazio berrietan aplikatzekoak:
- Ohiko etxebizitza erosteko hipoteka.
- DISPON maileguak, unean uneko beharrak asetzeko berehalako kreditua, paperik eta azalpenik gabe.
Finantza-sozietateen kooperatiba, batez ere bankuena, egoitza nagusia Bruselan duena. SWIFTek mezularitza-zerbitzu zifratu bat eskaintzen die bazkideei nazioarteko transferentziak egiteko.
Bezero batek nazioarteko transferentzia bat egiten duenean beste baten alde banku igorleak mezu bat sortzen du. Zifratutako mezu horri SWIFT deritzo. Nazioarteko transferentzia bat modu ezeztaezinean egin izanaren froga da, segurtasuna emanez.
Interesa dakizuke
Etxeko txikiei aurrezten erakutsiko dien kontua