Hal Cashekin dirua txartelik gabe aterazea
Bidali dirua berehala eta guztiz doan telefono mugikorra duen edonori, Hal Cash zerbitzua eskaintzen duen edozein kutxazainetan eskura dezan.
![Hal Cash](https://cdn.sanity.io/images/sj4e442i/production/12e03c5a6039bd827ee2e817476f6a759bae362c-400x136.png?w=400&h=136&auto=format)
Zer behar da?
- Diruaren hartzailea: mugikor-zenbaki bat izatea
- Diruaren igorlea: hartzailearen mugikorraren zenbakia ezagutzea
Ez da beharrezkoa txartela edukitzea Hal Cash bat bidaltzeko/jasotzeko
Funtzionamendua
Oso erraz funtzionatzen du, 3 urratsetan egiten da:
- 1. urratsa. Igorlea: Eskatu Hal Cash bat bidaltzeko onuradunaren telefono mugikorrera, edozein bulegotik, Telebankatik edo Online Bankatik. Onuradunari eman beharko diozun 4 digituko gako bat aukeratu beharko duzu.
- 2. urratsa. Hal Casha egin ondoren, SMS bat bidaliko da onuradunaren mugikorrera, bidalketaren zenbatekoarekin eta 4 digituko erreferentziarekin. (erreferentzia eta igorleak aukeratutako gakoa desberdinak dira)
- 3. urratsa. Onuraduna: Hal Cashi atxikitako entitate bateko kutxazainera joan eta zerbitzuaren ikonoa sakatu beharko du. Honako hauek sartu beharko ditu:
- Bere mugikor-zenbakia
- Igorleak aukeratutako 4 digituko gakoa
- SMS bidez jaso duen 4 digituko erreferentzia
- Atera beharreko zenbatekoa
![kutxazaina hal cash](https://cdn.sanity.io/images/sj4e442i/production/ef9e848e4ae13233c4e5bb332f0f623e5def7176-1920x1281.jpg?w=1920&h=1281&auto=format)
Ohiko galderak
Bai, gehienez 100 € eragiketa bakoitzeko eta 300 € egunean
Bai, 10 egunera iraungitzen da. Onuradunak erabili ez duen dirua jaulkitzailearen kontuan abonatuko da.
Ez, ez da beharrezkoa txartela edo libreta edukitzea Hal Cash bat bidaltzeko/jasotzeko.
Ez, zebitzua guztiz doakoa da
Jaulkitzaileak Laboral Kutxaren bezero izan beharko du, baina ez da beharrezkoa onuraduna inongo banketxeren bezero izatea.