Dirua ateratzea txartelik gabe Online Bankako gakoekin

Atera dirua soilik zure mugikorrarekin eta Online Bankako gakoekin Laboral Kutxaren kutxazainetan.

Atera dirua soilik zure mugikorrarekin eta Online Bankako gakoekin Laboral Kutxaren kutxazainetan.


Diru-zorroa ahaztu zaizu etxean eta dirua behar duzu edozer gauza erosteko.


Asteburuan txartela galdu duzu, dirua behar duzu eta sukurtsalak itxita daude.


Etxetik atera eta ez duzu gauza gehiegi eraman nahi, txartela etxean utz dezakezu eta, dirua behar baduzu, horrela atera.


Eta abar.


Noiz erabili dirua ateratzeko modu hau

Zer behar da?

  1. LABORAL kutxaren zordunketa- eta/edo kreditu-txartela izatea
  2. Zure egungo mugikorraren zenbakia eman izana.
  3. Online Bankako zure gakoak ezagutzea. Oraindik Online Bankarik ez baduzu edo zure gakoak ezagutzen ez badituzu, eska ditzakezu.

Online Bankako Gakoak Eskatu

Funtzionamendua

Funtzionamendua oso erraza da, eragiketa baieztatzeko zure mugikorra zurekin edukitzea besterik ez duzu behar:

  1. Hautatu kutxazainean "Atera dirua txartelik gabe" botoia
  2. Sartu zure Online Bankako erabiltzaile kodea eta sarbide-gakoa.
  3. Aukeratu dirua atera nahi duzun kontu-zenbakia.
  4. Ateratzea baieztatzeko, sartu mugikorrera SMS bidez iritsiko zaizun kutxazainean 4 digituko kodea.
Txartetik gabe dirua atera

Ohiko Galderak

Ez, zerbitzu hau erabiltzeko beharrezkoa da Online Banka AKTIBOA izatea, kontsulten eta eragiketen modalitatean.

Ez, segurtasunagatik, beharrezkoa da Online Banka aktibo egotea.

Bai, gehienez, egunean 3 ateratze egin daitezke, gehienez 300 € egunean eta 1.000 € hilean.