![Desblokeatu mugikorra](https://cdn.sanity.io/images/sj4e442i/production/4aaac5f53af9a71a2edba3bf81ea7197ce4e314b-150x150.png?w=150&h=150&auto=format)
Gogoratu mugikorreko NFC aukerak aktibatuta egon behar duela.
LABORAL Kutxa Pay aplikazioak saltokietan ordaintzeko aukera ematen dizu, mugikorra terminalera hurbiltze hutsarekin. Txartela aurkeztu behar ez izateak ematen duen erosotasunarekin, kostu gehigarririk gabe eta segurtasun berarekin.
BERRIA! 14-17 urte arteko GAZTEAK: MUGIKOR BIDEZKO ORDAINKETArekin eta BIZUMekin LK Pay bidez.
14-17 urte arteko gazteek, gurasoen baimenarekin eta gainbegiratuta, aukera daukate mugikorrarekin Bizum erabiltzeko (gehienez 100€/eguneko-500€/hilabeteko) eta LK Pay App bidez ordaintzeko.
Gogoratu mugikorreko NFC aukerak aktibatuta egon behar duela.
Ez duzu LK Pay aplikazioan sartu beharrik.
Eragiketaren kargua lotutako (kreditu- edo zordunketa-) txartelaren baldintza berdinetan egingo da
LK Payra sartzeko, zure Online Bankaren erabiltzaile-kodea eta sarbide-gakoa behar dituzu.
LK Pay-en sartu ahal izateko, Online Bankako zerbitzura sartzeko erabiltzailea eta gakoa jakin behar dituzu.
Online Bankan sartzeko erabiltzaile eta gakorik ez baduzu, bulegoetan eska dezakezu edo hemen eskuratu.
Zure telefono-zenbakia ere behar dugu. Laboral Kutxaren edozein kutxazain edo bulegotan eman diezagukezu.
LK Payrekin ordaindu ahal izateko, beste edozein ordainketa-aplikaziorekin bezala, ordaintzeko aplikazio lehenetsi gisa hautatu beharko duzu Android sisteman.
Horretarako, Ezarpenetan sartu behar duzu, eta, gero, hari gabeko konexioen konfigurazioan; ondoren, hautatu «ordaintzeko sakatu» aukera.
Ez. Aplikazioa zabaldu gabe ordainduko duzu. Mugikorra desblokeatuta eta saltokiko terminalera hurbilduta, besterik gabe.
EZ, ez duzu Interneterako konexiorik behar dendetan ordainketak egiteko. LKPay aplikazioa eguneratzeko soilik behar duzu Interneterako konexioa.
LK Pay aplikazioan sartutakoan, hasierako pantailan, Mugikordainketarako gaitutako txartel guztiak agertuko dira. Lehen txartela erosketa guztietarako erabiltzeko lehenetsitakoa izango da, eta ez da beharrezkoa izango ordainketa bat egiten duzun bakoitzean aplikazioan sartzea.
Beste txartel bat lehenetsi nahi baduzu, lehen postuan jarri beharko duzu.
Mugikordainketak zure mugikorraren segurtasun-metodoa erabiltzen du (hatz-marka, mugikorra desblokeatzeko patroia edo kodea) txartelaren PINaren ordez, askoz sistema erosoagoa eta seguruagoa baita. Mugikorra aurpegi-ezagutzearen bidez esblokeatzen baduzu, beste metodo bat erabiliz desblokeatu beharko duzu berriro.
Txartela galdu edo hondatu delako txartel berri bat ematen badidate, txartela aktibatu behar dut eskuragarri dauden txartelen artean, Mugikorreko Ordainketarekin lotzeko.
Mugikorra galtzen bazaizu edo lapurtzen badizute, lotutako txartela blokeatu beharko duzu, eta, hori ordezkatuko duena jasotzen duzunean, berriro aktibatu Mugikordainketaren atalean.