1 / 6
Zenbaki honek produktuaren arriskua adierazten du. Arrisku txikiena 1/6 da eta arrisku handiena 6/6.
Kreditu Erakundeen Gordailuak Bermatzeko Funtsari atxikita dago LABORAL Kutxa, 2011ko urriaren 14kg 16/2011. Errege Dekretuan aurreikusitakoari, Gaur egun, 100.000 euroko gehienezko zenbatekoa bermatzen dio Funts horrek gordailugile bakoitzeko.

Abantailak

Plus Kontua
EZ DU MANTENTZE-KOMISIORIK*

ITNa: % 0 eta UTBa: % 0, betiere kontuak zorpekorik izan ez badu, likidatu beharreko hiruhilekoan.

Txartela
BI ZORDUNKETA- ETA/EDO KREDITU-TXARTEL JAULKIPEN- ETA MANTENTZE-KOMISIORIK GABE TITULAR BAKOITZARENTZAT, PLUS KONTU BAKOITZEAN**

Hauek dira hobari-programa honetan sartzen diren txartel-motak***:

- Zordunketakoak: modalitate guztiak.

- Kreditukoak: Aktiba, Clásica, GO! kreditukoa, Ikastola, Medicus Mundi eta Cáritas. Visa Oro txartelak % 50eko hobaria du jaulkitze- eta mantentze-kuotan.

Transferentziak
ONLINE TRANSFERENTZIAK DOAN

Bai nazionalak eta bai Europar Batasuneko herrialdeen artekoak, betiere 50.000 €-tik beherakoak eta eurotan badira.

Alerta zerbitzua
SMS ALERTAK ZERBITZUA DOAN

Titular bakoitzarentzat, betiere zerbitzua Plus Kontu batean helbideratuta badago.

Bete beharreko baldintzak

Baldintzak: titularretako batek behintzat Online Banka izan behar du. Abantaila horiez baliatzeko, baldintza hauetako bat bete behar da gutxienez:

1. LABORAL Kutxan hilean 600 €-tik gorako nomina, pentsioa edo langabezia-prestazioa helbideratuta izatea eta hilean 100 €-ko erosketak behintzat txartelez ordaintzea.

2. Aurrezki- edo inbertsio-produktuetan 30.000 €-ko edo gehiagoko saldoa izatea. Ondore horietarako, ageriko edo eperako gordailuek, inbertsio-funtsek, aurreikuspen- edo pentsio-planek, baloreek, aurrezki-aseguruek edo kapital sozialak hilaren amaieran dituzten saldoak batuko dira.

3. Bezero berriak. Plus Kontu bat irekitzen duten bezero berriek urtebetez izango dituzte abantaila horiek, aparteko inolako baldintzarik gabe.

* Plus Kontuak hiru hilean behin likidatzen ditu interesak, eta 25 €-ko hiru hilez behingo mantentze-komisioa du (% 0ko ITNa eta –% 3,29ko UTBa, urtebetez egunean 3.000 €-ko saldo konstanteari eusten bazaio). Komisio hori osorik hobarituko da, baldin eta dokumentu honetan jasotako baldintzak betetzen badira eta kontuan zorpekorik izan ez bada likidatu beharreko hiruhilekoan. ** 65 urtetik beherako bezeroen kasuan, beharrezkoa da Bizum zerbitzua aktibatuta izatea; bestela, bigarren txartelari kostuaren % 50eko deskontua aplikatuko zaio. *** Txartel hauek kanpo geratuko dira: Gold, Gold Pime, Pro, Business eta Gasolioko hobariduna.