
Zure txartela itzali eta nahi duzunean berriro piztu dezakezu. Aldaketak berehala sartuko dira indarrean
Ez dakizula zure txartela non dagoen? Itzali
Aurkitzen duzula? Berriro piztu
Edo nahiago baduzu, zure txartelaren funtzionalitate desberdinak aldi baterako itzali edo piztu ditzakezu
Zuk daukazu zure txartelaren gaineko kontrola.
Orain, zuk erabaki dezakezu zer erabilera ematen diezun zure txartelei: itzali ditzakezu, piztu, haien eragiketak mugatu edo behar duzunerako konfiguratu. Adibidez, zuk erabaki dezakezu Internet bidez erosteko aukera aktibatuta eduki nahi duzun ala ez, edo kutxazainetan dirua ateratzeko aukera, etab.
Eta zuk erabakitzen duzunean, berriro piztu ditzakezu.
Aukeratu egoera bakoitzerako aukerarik egokiena
Zure txartela itzali eta nahi duzunean berriro piztu dezakezu. Aldaketak berehala sartuko dira indarrean
Horrez gain, eragiketak mugatu ditzakezu edo zure txartela konfiguratu, nahi duzunerako bakarrik erabili ezazu zure txartela:
Blokeoa, itzaltzea ez bezala, atzeraezina da. Ezin izango duzu txartela berriro erabili, baina beste txartel bat jasoko duzu egun gutxitan, zure etxean edo edozein bulegotan.
Txartela aurkitu ezean jarraitu beharreko urratsak azalduko dizkizugu labur-labur.