Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik
Hasiera Larrialdietako eragiketak

Beste zerbitzuak Larrialdietako eragiketak

Zer egin dezaket nire txartela aurkitzen ez badut?

Zure txartela aurkitzen ez baduzu, itzali egin dezakezu, inork eragiketarik egin ez dezan harekin.

Gero, aurkitzen baduzu, berriro piztu eta erabil dezakezu.

Itzali edo piztu zure txartela hemen:

  • Online Bankan
  • Appean
  • Telebankan: 901 333 444
  • LABORAL Kutxaren bulegoetan

Zer egin dezaket nire txartela lapurtu badidate edo galdu badut?

Txartela blokeatu egin behar duzu, hemen:

Txartela mugikor bidezko ordainketari lotuta badago eta mugikorra galdu baduzu edo lapurtu badizute, txartela blokeatu egin behar duzu.

Zer egin dezaket norbaitek Online Bankan sartzeko nire gakoak baditu?

Aldatu gakoak Online Bankan. Hemen: Zure profila > Segurtasun-aukerak.

Blokeatu Online Bankarako sarbidea:

Zer egin dezaket iruzur baten kasuan?

Deitu lehenbailehen Telebankara (901 333 444) edo zoaz LABORAL Kutxaren bulego batera.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.