Eguneratu zure sistema edo instalatu segurtasun zertifikatu berria hemendik

PAYGOLD ORDAINKETA-SISTEMA

 

ZER DA PAYGOLD?

Zure bezeroei modu ez-presentzialean kobratzeko aukera ematen dizun tresna da PAYGOLD. Posta elektroniko edo SMS bidez bidaltzen diren ordainketa-eskabideak sortzen ditu. Esteka batek pasabide seguru batera bideratzen du eroslea, eta bertan egiten da ordainketa txartelarekin, merkataritza elektroniko seguruaren estandarren arabera. Ez da inolako garapen informatikorik behar eta telefono, Whatsapp zein sare sozialen bidez jaso daitezke eskabideak, zerbitzu horren bidez kobratzeko.

 

ERABILERRAZA

  1. Berariaz prestatutako administrazio-moduluan, transakzio komertzialaren datuak sartu behar dira.
  2. Erosleari mezu elektroniko edo SMS bat iristen zaio, eskaintzarekin eta ordainketapasabiderako esteka batekin. Hori klikatzean aktibatzen den ST birtualean modu seguruan egin dezakezu ordainketa.
  3. Erosleari eragiketaren emaitzaren berri ematen zaio, eta, ondo gauzatu bada, eragiketaren ordainagiria inprimatu ahal izango du.
  4. Berehala jasoko duzu mezu elektroniko bat, adierazitako helbidean, eragiketari buruzko datuen berri emateko.

 

INSTALAZIOA

Garapen informatikorik behar ez duen zerbitzua denez (web-sarbidearen bidez gestionatzen da), erabiltzeko prest izango duzu bi laneguneko epean.

 

Paygoldekin azkar, erraz eta seguru gestionatu ahal izango dituzu kobrantzak, ordaintzeko irtenbide oso baliagarria baita, edozein negozio-eredutarako.

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu zure ohiko bulegoan edo zure gestoreari.

Zure nabigatzailearen bertsioa ez da bateragarria. Baliteke zenbait ezaugarrik behar bezala ez funtzionatzea. Nabigatzaile modernoago bat erabiltzea gomendatzen da.