Laguntza pertsonala, ospitaleratu edo aldi baterako immobilizatu behar izanez gero: garbitzea, otorduak egitea, higienea…
60+ etxe asegurua
Mendekotasunari buruzko aholkularitza asegurudunarentzat edo senitartekoentzat, pertsonalki lagunduko dizuen gizarte-langile baten eskutik
Etxebizitza egokitzea, mendekotasuna aitortzen bada. Azterketa pertsonalizatua eta egokitze-lanak hartzen ditu barne, 3.000 €-ko mugarekin.
* Eguneroko bizitzarako laguntza-zerbitzua polizan aseguratutako pertsonentzat, 48 ordutik gora ospitaleratuta edo etxean jarraian 5 egunetik gora immobilizatuta egonez gero, asegurudunaren istripu, gaixotasun edo heriotzaren ondorioz.
Hauek sartzen dira: • Etxez etxeko laguntzailea, etxeko oinarrizko lanetarako —garbitzea, arropa lisatzea, otorduak egitea eta abar—, gehienez ere 30 orduz, gutxienez 2 orduz jarraian eguneko. • Etxeko animaliak (txakurrak eta katuak) zaintzea. • Botikak bidaltzea. • Medikuaren hitzorduetara laguntzea. • Gau lasaiak: aseguratutako pertsonari gauez lagun egiteko laguntzaile espezializatu bat bidaltzea eta haren kostua ordaintzea, ospitalean dagoen bitartean (baldin eta asegurudunak 48 ordutik gora eman behar baditu ospitalean, eta 8 orduz gehienez gau bakoitzeko). • Laguntza pertsonala, etxeko lanez gain, gehienez ere 30 orduz, gutxienez 2 orduz jarraian (higienean, apainketa pertsonalean, dutxan eta bainuan laguntzea). Arropa eta oinetakoak janzteko eta otorduetarako laguntza pertsonala. Etxe barruko transferentziak, lekualdaketak eta mobilizazioa. Elikagaiak eta agindutako botikak hartzeko laguntza, besteak beste. • Aseguruduna ospitalean badago, laguntzera joango den senitartekoaren ostatu- eta lekualdaketa-gastuak. • Etxez etxeko fisioterapia (muga 20 ordukoa izango da, poliza indarrean dagoen bitartean).
Mendekotasunari buruzko aholkularitza-zerbitzua. Mendekotasunaren inguruko informazioa, aholkularitza eta izapideak, aseguratutako pertsonaren bigarren mailarainoko senitartekoentzat; gizarte-langilea pertsonalki esleituko zaio mendekotasuna duen pertsonari. Hauek sartzen dira: adinekoen zaintzari, lege-kontuei eta zahartze osasungarriari buruzko informazioa eta aholkularitza, adinekoak etxean zaintzeko zerbitzuak, laguntza-zaintzen finantzaketa eta abar. Etxebizitza egokitzeko lanari buruzko diagnostiko- eta azterketa-zerbitzua. Zerbitzua emateko, beharrezkoa izango da asegurudunetako batek I. mailako mendekotasun-aitorpena edo handiagoa izatea (39/2006 Legearen arabera).
Hauek sartzen dira: • Etxebizitza egokitzeko azterketaren kostuak. Profesional bat joango da etxebizitzara, etxearen banaketa eta egokitzeko aukerak bertatik bertara aztertzeko, kasuan kasuko asegurudunaren beharra kontuan hartuta. Bainuontziaren ordez dutxa-platera jartzea edo bainugelan mugikortasunerako elementuak instalatzea. • Koskak gainditzeko arrapalak jartzea, ahal den guztietan. • Korridoreetan edo eskaileretan barandak jartzea, 3.000 €-ko mugarekin.
Aseguru honen bitartekaria Caja Laboral Bancaseguros SLU da. B 75060988 zenbakiko IFK du eta banka-aseguruetako operadore lotetsia da. Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Nagusiaren Aseguru Bitartekarien Administrazio Erregistro Berezian inskribatuta dago, OV-0072 klabearekin. Arriskuaren aseguratzailea: Seguros Lagun-Aro SA (IFZ: A-20079224). Erantzukizun zibila eta finantza-ahalmena estalita ditu, indarrean dagoen legeriaren arabera. Gainerako aseguratzaileak kontsultatu hemen: aseguruak.laboralkutxa.com.