Egunetik egunera eguneratuago
Evita la acumulación de pagos
Ordainagiriak, zergak, transferentziak, online erosketak eta WEB txartelarekin egindako erosketak... Urtea igaro ahala, ezinbestekoa da gastuen metaketaren batek hankaz gora jartzea gure finantzak.
Hori saihesteko, gogorarazi nahi dizugu LABORAL Kutxan zure ordainketak atzeratzea oso erraza dela zure Online Bankaren bidez. *
Ikasi nola egin bideo honekin eta simulazio bat egin, eta ez utzi ustekabeko gastuek zure planak aldarazten.
* Ikusi baldintzak https://www.laboralkutxa.com/eu/pertsonak/ordainketak-erosketak-finantzatzea helbidean
Zure kontuetako saldoa ezagutu
Zure kontuetako saldoa zein den jakin, transferentziak egin, zure txartelen gastua kontrolatu... Egunean egon eta ordutegirik eta distantziarik gabe kontuetan sartu nahi duten pertsonentzako da Online Banka. Horregatik, hainbat bideo prestatu ditugu, eskaintzen dituen aukera guztiak pausoz pauso ikasi ahal izateko.
Zure kontuetako saldoa zein den jakin nahi zenuke oraintxe bertan, eta oraindik ez duzu online banka?
Arantzak azalduko dizu nola
Zure mugikorretik
Zure ordenagailutik
Zure kontu eta txarteletako mugimenduak ikustea
Bidaian, oporretan… edo etxetik irtetea txarto datorkizun egun batean. Ziur gaude behin baino gehiagotan gertatu zaizula zure kontu edo txartelen mugimenduak kontsultatu nahi eta ezin izatea, eta pentsatu duzula zein ona izango litzatekeen hori egitea bulegora libreta eguneratzera joan gabe, ezta? Bada, orain, Online Bankaren bidez, edonoiz egin dezakezu, zauden lekuan zaudela.
Kontsultatu nahi dituzu zure kontu edo txartelen mugimenduak bulegora joan gabe?
Arantzak azalduko dizu nola
Zure mugikorretik
Zure ordenagailutik
Transferentziak eta intsuldaketak egitea
Ziur aski, duela hilabete batzuk ez zenuen pentsatu ere egingo; baina, orain, Online Banka erabiltzen duzunez, zergatik joan bulegora transferentzia bat egitera, zure mugikorretik edo ordenagailutik bizkor eta eroso egin badezakezu?
Egin nahi dituzu transferentziak eta intsuldaketak etxean, kafe bat hartzen duzun bitartean?
Arantzak azalduko dizu nola
Zure mugikorretik
Zure ordenagailutik
Ba al duzu zalantzarik?
Deitu 900 555 666 doaqko telefonora eta gutako batek lagunduko dizu argitzen.