Lokalia ikasgela
Negozio bat baduzu edo ekintzailetzan ari bazara, eta mundu digitalak eskaintzen dizkizun aukerak ahalik eta gehien aprobetxatu nahi badituzu, online tailer hauek zuretzat dira! Gaztenpresak eta Lanbidek antolatzen dituzte eta web-mintegi laburrak dira, 1,5 ordukoak. Horiei esker, zure negozioak Interneten duen presentzia optimizatuko duzu eta zure baliabide eta tresna digitalen kudeaketa hobetuko duzu.
Online tailerren edukiak askotarikoak dira: sare sozialetako edukien estrategia, ikus-entzunezko edukiak sortzea eta adimen artifizialeko tresnak erabiltzea. Zure negozioko Google fitxaren kudeaketa eraginkorra ere lantzen dute, edo WhatsApp eta emailinga erabiltzen dituzte zure bezeroak artatzeko eta fidelizatzeko tresna gisa.
Web-mintegi horietako bakoitza independentea da: gehien interesatzen zaizkizunetan soilik eman dezakezu izena, edo guztiengana jo dezakezu zure negozioan sar ditzakezun baliabide digitalen ikuspegi orokorra izateko.
Kontsultatu hemen hurrengo ikastaroen egutegia.
Eman izena esteka honen bidez interesatzen zaizkizun ikastaroetan.