Euskadiko Pentsioak BGAE: bazkide eta onuradunentzako informazioa
Erakundeari buruzko informazioa
Euskadiko Pentsioak BGAE borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde bat da, banakako modalitatekoa, eta Caja Laboral Popular Coop. de Crédito du bazkide sustatzaile. Ohiko bazkideen eta onuradunen borondatezko gizarte-aurreikuspeneko aurrezkia sustatzea da haren helburu nagusia, bai eta kontingentzia pertsonalak estaltzea ere —hala nola erretiroa, ezintasun iraunkorra edo lanerako baliaezintasuna, luzaroko langabezia, gaixotasun larria eta heriotza—, ohiko bazkideen eta onuradunen eskubideak bermatuz eta babestuz.
Erakundeak banakako aurreikuspen-plan ezberdinak garatzen ditu, zein bere inbertsio-politikarekin.
BGAEaren datuak:
Izena: Euskadiko Pentsioak Banakako BGAEa
Helbidea: Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua zk.g, Arrasate 20500 (Gipuzkoa)
IFK:V-20211702
Eusko Jaurlaritzako erregistro zk.: 106-G
Erakundeko ikuskarien identitatea
Ernst & Young S.L
Gobernu-organoen osaera
Gobernu Batzordea.Gobernu Batzordeari dagokio erakundea administratzea, zuzentzea eta ordezkatzea, eta legeak edo estatutu sozialek Batzar Nagusiarentzat erreserbatu ez dituzten eskumen guztiak izango ditu.8 kidek osatuko dute: 4 postu bazkide sustatzaileak proposatutako pertsonek beteko dituzte, eta gainerako 4ak, ohiko bazkideek.
Presidentea: Fernando Gil Crespo.
Idazkaria: Kenneth García Charterina.
Kideak: Pío Aguirre Álvarez de Arcaya, Iker Arroyo Sánchez, Egoitz Bergara Azpirotz, Leire Fernández Zabaleta, Joseba Barandiarán Andueza eta Arantzazu Larrañaga Elorza.
Batzar Nagusia.Batzar Nagusia erakundearen borondate soziala adierazteko organo gorena da.Honako hauek osatuko dute: bazkide sustatzailearen ordezkariek, Gobernu Batzordeko kide direnek —edo kasu bakoitzean bazkide sustatzaile horrek izendatutako ordezkariek— eta osoko edo ohiko bazkideen 6 ordezkarik; horrela, guztien interesak bermatuko dira.
Bazkide sustatzailearen ordezkariak: Fernando Gil Crespo, Kenneth García Charterina, Leire Fernández Zabaleta eta Joseba Barandiaran Andueza.
Ohiko bazkideen ordezkariak: Mikel González Antxia, Gonzalo González Herrero, Josu Calvo López, Idoia Juldain Inza, Iñaki Garate Villanueva eta Lorena Sánchez Caballero.
Gizarteari, ingurumenari, etikari edo gobernu korporatiboari buruzko kontsiderazioak inbertsioetan
Euskadiko Pentsioak BGAEk inbertsio gizartearekiko arduratsuari (IGAri) buruzko politika onartu zuen, inbertsio gizartearekiko arduratsuei dagokienez bere aurreikuspen-planen inbertsioetarako barne-prozedurak zehazteko asmoz. Garapen jasangarriari laguntzea da politika horren helburua, egindako inbertsioetan ingurumenaren, gizartearen eta gobernu onaren irizpideak txertatuz.
Politika horrek bi arlotatik heltzen die inbertsio gizartearekiko arduratsuei:
Bazterketa-politikatik. Barne hartzen ditu bazterketa orokorrak (zerrenda jakin batzuetako aktiboetan/konpainietan ez inbertitzeko erabakiak) eta sektore jakin batzuen bazterketa; alegia, ESG inbertsioei dagokienez erakundearen estrategiarekin bat ez datozen jarduera-sektoreena eta sektore sentikor eta polemikoena.
Finantzaz kanpoko arriskuak eta ESG irizpideak (ingurumen-, gizarte- eta gobernantza-irizpideak) aurreikuspen-plan integratuetarako inbertsio-erabakiak aztertzeko eta hartzeko prozesuan txertatzeko prozesutik. Prozesu horretan sartzen dira zuzeneko errenta aldakorreko aktiboak (akzioak), zuzeneko errenta finko pribatuko aktiboak (bonu korporatiboak) eta inbertsio kolektiboko erakundeetakoak —horietarako, kanpo-hornitzaile batek emandako adierazle bat (ESG Risk) erabiltzen da—. Txertatze-prozesuan errenta finko publikoko zuzeneko aktiboak ere sartzen dira (zor subirano nazioz gaindiko edo autonomikoaren bonuak, funtsaren likidezia kudeatzeko aldi bereko eragiketak barne direla), eta, horiek neurtzeko, hainbat indize erabiltzen dira, hala nola demokrazia-indizea, social progress indexa eta SDG dashboarda.
Ageriko eta eperako gordailuetako aktiboak eta deribatuetako posizioak aurreikuspen-planetako zorroen ESG analisitik kanpo geratzen dira.
Bestalde, jakinarazten da erakundeak gaur egun ez dituela kontuan hartzen inbertsioen kudeaketako jasangarritasun-faktoreei buruzko kontrako gorabeherak; izan ere, kontrako gorabehera horiei dagokienez, ez dauka arreta egokia eskaintzeko politikarik. Kudeatzailearen arreta egokiari buruzko politika, SFDR araudiaren (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko 2019/2088 EB Erregelamenduaren) arabera, 8. edo 9. artikulukotzat jo daitezkeen aurreikuspen-planei soilik aplikatuko zaie.
Interes-gatazkak saihesteko hartutako prozedurei eta egindako eragiketa lotetsiei buruzko aipamena
Euskadiko Pentsioak BGAEk bere gobernu onaren eta funtsezko funtzioen eskuliburuan jasota ditu bai interes-gatazkak saihesteko hartutako prozedurak, bai egindako eragiketa lotetsiei buruzko prozedurak. Interes-gatazkak saihesteko prozedura horien helburuak dira 1) interes-gatazka erreal edo potentzialak detektatzea eta etengabe eguneratzea; 2) egoera horiek ahalik eta gehien murriztea eta saihestea, edo, hori ezinezkoa bada, interes-gatazka horiek detektatu, kudeatu, kontrolatu, arindu eta, dagokionean, jakinarazi ahal izatea, erakundean integratutako aurreikuspen-planetako bazkideen eta onuradunen interesei kalterik ez egiteko, eta 3) aurreikuspen-plan horiek bidezko tratua jasotzen dutela ziurtatzea. Eragiketa lotetsien prozeduretan, berriz, horien kontsiderazioaren berri ematen da, baita eragiketa lotetsiak egitean kontuan hartu beharreko beharrezko prozeduren berri ere.
Inplikazio-politika
Euskadiko Pentsioak BGAEk LABORAL Kutxa taldeko kide den Caja Laboral Gestión SGIIC SA Inbertsio Kolektiboko Erakundeen kudeatzaileari eskuordetu dio bere aktiboak kudeatzeko eginkizuna. Aktiboen kudeaketa kanpora ateratzen bada, Eusko Jaurlaritzaren 92/2207 Dekretuaren 11.bis artikuluak aukera ematen du berezko eskubideak, politikoak barne, kudeaketaz arduratuko den erakundearen esku uzteko.
Euskadiko Pentsioak BGAEk Caja Laboral Gestión SGIIC SAren esku utzi du aurreikuspen-plan integratuek (politikoek barne) inbertitzeko aukeratzen dituzten baloreei dagozkien eskubideen erabilera.
Politika hori hemen kontsulta daiteke.